Buru Osasuna Euskadik haur eta gazteen osasun mentalari buruzko azterlana aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean

salud mental euskadi parlamento vasco 

Euskal federazioak bitarteko baliabideak areagotzeko beharra planteatu du Eusko Legebiltzarrean, hala nola etxez etxeko arreta, eguneko ospitaleak eta tratamendu intentsibo espezializatuko programak, gazteen osasun mentaleko arazoak larriagotu ez daitezen eta ospitaleratzeak ekiditeko.

Buru Osasuna Euskadik ‘Buru Osasun Arazoak EAEko haur, nerabe eta gazteen artean’ txostena aurkeztu zuen astelehenean Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Azterlan horrek jarduera-eremu nagusietan (osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, justizia, etab.) dauden premia nagusiak antzeman ditu.

 

Agerraldi osoa

Azterlana kontsultatu

Buru Osasuna Euskadik genero-ikuspegidun esku-hartzea eskatu du buru osasuneko arazoak dituzten emakumeei arreta emateko eremu guztietan

 

  • Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak, genero-ikuspegia aldarrikatzen du osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeekiko esku-hartzean, eta beharrezkotzat jotzen du beren parte-hartzea bultzatzea funtsezko esparruetan gizarteratzea eta laneratzea lortzeko.
  • Era berean, Euskadiko federazioak Emakunderen kanpainarekin bat egin du eta emakumeen gorputzak ez kosifikatzea eskatu du. Izan ere, horrek beren buru osasunean eragiten du, bereziki, adin goiztiarretan elikadura-arazoak dituzten nesken eta nerabeen kasuan.

Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak (Agifes, Asafes, Asasam y Avifes), genero-ikuspegia aldarrikatzen du osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeekiko esku-hartzean, eta beharrezkotzat jotzen du beren parte-hartzea bultzatzea funtsezko esparruetan gizarteratzea eta laneratzea lortzeko. Mª Ángeles Arbaizagoitia erakundearen presidenteak nabarmendu duenez, “beharrezkoa da genero-ikuspegia sartzea kolektibo horrekin lan egiten duten arreta-eremu guztietan, hala nola, gizartean, osasunean, enpleguan, indarkerian eta abarretan”.

Era berean, Euskadiko federazioak Emakunderen kanpainarekin bat egin du eta emakumeen gorputzak ez kosifikatzea eskatu du. Izan ere, horrek beren buru osasunean eragiten du, bereziki, adin goiztiarretan elikadura-arazoak dituzten nesken eta nerabeen kasuan.

Buru Osasuna Euskadik, halaber, gizartean buru osasun arazoak dituzten emakumeek jasaten duten “diskriminazio anitza” salatzen du, eta beharrezkotzat jotzen du genero-ikuspegia izatea kolektibo horretako emakumeekiko esku-hartzean. Ildo beretik, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko federazioak administrazioei ohartarazten die emakume horiek indarkeriaren aurrean duten kalteberatasuna, eta erakundeak egindako ikerketetan azpimarratutako egoera horiek prebenitzeko beharrezko neurri guztiak eskatzen dizkie.

Kolektiboaren jabekuntza

Avifes (Bizkaia), Agifes (Gipuzkoa), Asafes (Araba) eta Asasam (Aiarako bailako, Araba) elkarteak bateratzen dituen federazioak eskatu du buru nahasmendua duten emakumeekin esku-hartzean genero-ikuspegia barneratzeko, gizonezkoekiko parekidetasuna bermatze aldera. Entitate honetako presidente Mª Ángeles Arbaizagoitiak iritzi duenez, “emakume hauek ahalduntzeko ekintzak diseinatu behar dira, euren gizarteratze eta laneratzean funtsezkoak diren arloetan parte har dezaten bultzatzeko”. Esate baterako, lan arloan, heziketa-guneetan eta jarduera okupazionaletan. Horrez gain, “osasun mentaleko arazoa duten amei laguntzeko baliabideak eskatu ditu, amatasun eskubidea beharrezko babesarekin gauzatu dezaten”. 

Emakumeak ahalduntzeko ekintzak

Kolektibo honek pairatzen duen kalteberatasun egoeraz kontzientziatzeko, emakume hauei informatzeko eta euren jabekuntza bultzatzeko hainbat sentsibilizazio ekintza burutzen ari da Buru Osasuna Euskadi Facebookeko ‘Mujer y Salud Mental – Emakumea eta Buru Osasuna’ eta Instagrameko ‘Mujer y Salud Mental’ orrialdeetan. Horrez gain, www.emakumeaetaburuosasuna.org webgunea dauka, kontzientziazio eta informazio lana indartzeko. Ekintza horiek Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailak babesten dituzte.

Bestalde, bai Buru Osasuna Euskadi eta bai bere barne dauden elkarteak buru-belarri ari dira lanean emakumeak ahalduntzeko taldeko ekintzen eta andreen nahiz profesionalen prestakuntzaren bitartez. Gainera, gizonezkoentzako ikastaroak ere antolatzen ditu maskulinitate berrien inguruan, eta buru nahasmendua duten emakumeen gizarteratzea sustatzeko ekintzak ere lantzen ditu.

Izen eta logotipo berria ditugu: Buru Osasuna Euskadi izango gara hemendik aurrera

Elkarte-mugimendu bateratuagoa osatzeko asmoz, Salud Mental España konfederazioaren nortasun korporatiboarekin bat egin dugu. Hemendik aurrera, gure federazioak Buru Osasuna Euskadi izena eta konfederazioaren irudia hartuko ditu. 

Horrela, irudi eta nomenklatura beraren erabilerari esker, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen eta senideen elkarteak bateratzen ditugun federazioen identifikazioa erraztu nahi dugu.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org