Buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du familiartean edo bikote-harremanean
Buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du noizbait familiartean edo bikote-harremanean. Horrela dio Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, gaur aurkeztutako ikerlanak. Lan horren arabera, nahasmendu psikiko larria duten emakumeen %40 izan da bortxakeria sexualaren biktima. 2015 eta 2016 urteetan zehar 33 profesionalen laguntzarekin, nahiz Osakidetzaren eta instituzioen kolaborazioarekin, gauzatutako [...]
Presondegi ingurunean Buru Osasuna indartzeko gidaliburua
Gidaliburu honek Zuera eta Daroca herrietako presondegietan gauzatutako jardunbide egokiak jasotzen ditu. Aragoiko Gobernuko zerbitzu publikoko psikiatra eta psikologo talde batek presoen buru osasuna indartzeko dinamikak eraitzen joan dira pertsona horien beharrei erantzuna emanez. Gidaliburua deskargatu
Fedeafesen zerbitzu juridikoa Eusko Jaurlaritzaren 2011ko Jardunbide Egokien Gidan barneratu dute
Fedeafeseko zerbitzu juridikoa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Sailak lantzen duen 2011ko Jardunbide Egokien Gidan sartu dute. Gidaliburu horretan aholkularitza zerbitzuaren hainbat ezaugarri azpimarratzen dituzte; hala nola zerbitzu integrala izatea eta banan banako metodologia eskaintzea; zerbitzua hiru lurralde historikoetan eskaintzea eta profesionala arazoa daukaten pertsonengana gerturatzea. Halaber, Asafesen lagunduriko lan barneratze programa ere gidan barneratu dute. [...]