Prestakuntza arloa

 

Interes handiko hainbat gaiei buruzko prestakuntza zikloak eskaintzen ditugu profesionalentzat, gaixotasuna duten pertsonentzat eta senideentzat, eta zuzendaritza batzordeko kideentzat. Prestakuntza urtero planifikatzen da unean uneko beharren eta finantziazioaren arabera.

HITZALDIA: ‘ZURE ESKUBIDEAK EZAGUTU’

2013ko irailaren 7an buru gaixotasuna duten pertsonen eskubideen inguruko nazioarteko konbentzioari buruzko informazio hitzaldia eskaini genuen, ‘Zure eskubideak ezagutu’ lelopean. Saioan parte hartu zuten Maria Isabel Garía Peñak, Feafesen Buru Gaixotasuna duten Pertsonen Batzordeko kideak, eta Mari Jose Cano abokatuak. 

Saioan parte hartu zuten hizlariak.

María Isabel García (Comité de Personas con Enfermedad Mental de Feafes)

BURU OSASUNAREN ARLOKO PROFESIONALEN TOPAKETA

Jardunaldiaren inaugurazioa

Fedeafesek, barneko elkarteekin batera eta SVNP (Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartea), ASVAR (Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkartea) eta OME-AEN elkarteen laguntzaz, buru osasunaren profesionalentzako topaketa bat egin zuen iaz azaroaren 20an Goiuri jauregian, Vitoria-Gasteizen, ‘Hiritartasun osoaren alde lanean’ izenburuarekin. 154 profesional bildu ziren eta, beraz, esan genezake jardunaldiak arrakasta handia izan zuela, espero genuena baino askoz jende gehiago hurbildu baitzen. 

Ikusi egitaraua eta argazkiak

Profesionalei zuzendutako monografiko juridikoen bilera Laudion, Araban


MONOGRAFIKO JURIDIKOAK

Azken urtean Euskadi osoan buru gaixotasuna duten pertsonei, senideei eta sare soziosanitarioaren profesionalei zuzendutako 11 monografiko juridiko egin dira.

‘Buru gaixotasuna duten pertsonen babes juridikoa’ izenburudun monografiko juridikoen zikloaren helburua hartzaileak informatzea izan da, buru gaixotasuna duten pertsonek zuzenbidearen hainbat arloetan zer eskubide dituzten ezagutzeko.

Maria Jose Canok, Fedeafeseko gerenteak, aurkeztu zien prestakuntza zikloa zuzendaritza batzordeari eta teknikari taldeei.

Maria Jose Canok, Fedeafeseko gerenteak, aurkeztu zien prestakuntza zikloa zuzendaritza batzordeari eta teknikari taldeei.


BIZI KALITATEAREN EREDUA ETA BURU OSASUNA

FEDEAFES sareko zuzendaritza batzordeari, zuzendaritza taldeei eta profesionalei zuzendutako prestakuntza zikloa da.

Fedeafesen eginkizunetan adierazten den bezala, federazioa bizi-kalitatearen eredua ezartzearen alde dago, eta horretarako, hainbat saiotako prestakuntza ziklo bat antolatu zuen AVIFESekin (buru osasunaren ereduaren sustatzailea baita) batera, Fedeafes sareko kideei bizi-kalitatearen ereduari buruz informatzeko eta sare osoan eredu hori ezartzeko.

‘Buru osasun arloko bizi-kalitatearen eredu garatuz’ izenburudun prestakuntza ziklo hori bi profesionalen hitzaldiekin hasi zen: Delfin Montero irakaslea, bizi-kalitatean aditua, eta Yolanda Fillat, Alter Civites aholkularitza enpresako kidea. Azken horrek buru gaixotasuna duten pertsonen eskubideak izan zituen hizpide. Lehenengo saioaren ondoren, hainbat prestakuntza saio zuzendu zituzten Avifeseko profesionalek. Ziklo horiek ezagutza trukerako topagune garrantzitsua izan ziren eta bizi-kalitatearen eredua Fedeafeseko entitateetan ezarri eta bultzatzeari buruz hausnartzeko balio izan zuten.

Defín Montero, Psikologian doktorea

Hitzaldia: Yolanda Fillat – Alter Civities

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org