Ikerketa eta berrikuntza arloa

Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I + G + B) gunea oso garrantzitsua da FEDEAFESentzat. Federazioaren eginkizunetako bat hau da: “ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan”.

Alor honen garrantzia dela eta, FEDEAFESen Plan Estrategikoak lehen jarduera-ildo gisa zehazten ditu ‘Ikasketak eta ikerketa’. Ikasketak, ikerketak eta argitalpenak sustatzen ditugu buru gaixotasuna duten pertsonen ezaugarrien eta beharren bilakaeraren jarraipena egiteko, baita eskuragarri dauden baliabide eta zerbitzuen segimendua egiteko eta ekimen berritzaileak sor daitezen bultzatzeko ere.

Honek guztiak bi helburu nagusi ditu:

  • EAEn ematen diren buru gaixotasunei buruzko ezagutzan eta azterketan sakontzea, baita gizartean dituzten ondorioak eta gizarte zein osasun arloetan jasotzen duten tratamendua analizatzea ere.
  • Buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan aldaketak, hobekuntzak eta berrikuntzak zeintzuk diren ezagutzea.

FEDEAFESek urtero planifikatzen ditu I + G + B arloan garatuko dituen lanak, ordezkatzen dituen pertsonentzat interesgarriak diren zenbait gaietan sakontzeko eta aldaketa nahiz berrikuntzak zeintzuk diren jakiteko.

FEDEAFES, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetuko duen I + G + B politikaren alde

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org