Sentsibilizazio arloa
Gizartea buru gaixotasuna duten pertsonen egoerari buruz informatu eta sentsibilizatzen saiatzen gara, eta buru gaixotasunaren inguruan dagoen estigma gainditzeko lan egiten dugu. Gure helburua da buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen irudi soziala hobetzea eta normalizatzea. Horretarako, sentsibilizazio eta estigmaren aurkako kanpainak antolatzen ditugu. Ekitaldiak urteroko plangintzaren eta finantziazioaren araberakoak dira, baina askotariko sentsibilizazio kanpainak egin ohi ditugu; hala nola, Buru Osasunaren Munduko Egunean, ospakizun hori dela eta Euskadi osoan sentsibilizaziorako hainbat ekintza burutzen baititugu.
Buru Osasunaren Munduko Eguna urtero urriaren 10ean ospatzen da eta buru osasunari lotutako gaiez ohartarazteko hezkuntza publikoko kanpainak antolatzen dira munduan zehar. Pertsonei, instituzioei eta gobernuei ezagutarazi nahi zaie zein garrantzitsua eta larria den buru gaixotasuna duten pertsonak ulertzea, onartzea eta euren osatze prozesuan laguntzea, baita senideei arreta eskaintzea ere.
Fedeafesek sentsibilizazio ekintza anitzak gauzatzen ditu urtero Buru Osasunaren Munduko Egunaren inguruan, kolektiboa ikusarazteko eta estigmari aurre egiteko.