Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako lege-proposamenak buru osasun arazoa duten pertsonei nola eragiten dien azaldu du Fedeafesek Eusko Legebiltzarrean

75341285_2433790726880182_960853397513175040_o

Eusko Legebiltzarrean, Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean, izan da Fedeafes Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako lege-proposamenari ekarpenak egiteko. Buru osasun arazoa duten pertsonen errealitatea mahai gainean jarri du Fedeafesek, eta araudi honen aplikaziotik sor daitezkeen zailtasunak azpimarratu ditu. Gainera, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edota Pentsiodunentzako Errenta Bermatua eskuratzeko garaian, buru nahasmendua duten pertsonen bereizgarritasunak kontuan har [...]

Bi egunetik behin, pertsona batek buruaz beste egiten du Euskadin

  Nola lagun diezaiekegu sufrimendu egoeran daudenei? Berrogei segundoro, munduan, norbaitek buruaz beste egiten du. Espainian, berriz, 2,5 orduro suizidatzen da norbait; eta Euskadin, bi egunetik behin. Suizidioa gai tabua da, baina, errealitatean, naturaltasunez hitz egiteak, sufritzen ari den jendea entzuteak eta laguntzak bilatzeak bizitzak salbatzen laguntzen du. Sufrimendu psikikoa pairatzen ari diren pertsonak badituzu [...]

Ospatu gurekin Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna Laudion

logo_Mesa de trabajo 1 copia 9

Buruko osasun arazoak dituzten senideen eta pertsonen Euskadiko elkarteok (Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes) bat egingo dugu urriaren 10ean Laudion, beste elkarte eta lagunekin batera, Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko eta suizidioaren prebentzioaren inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin. Jardunaldia ekitaldi instituzionalarekin hasiko da goizeko 12:00etan Laudioko Casino eraikinean. Jarraian, Fedeafeseko buru nahasmendua duten pertsonen batzordeko kideek jardunaldiko [...]

Adin txikikoei, gazteei, emakumeei, adinduei eta landa-eremuetako herritarrei eskaintzen zaien osasun mentaleko arreta hobetzeko apustua egin du Fedeafesek

Sin-título-1

Fedeafes, la federación de Euskadi de asociaciones de familiares y personas con problemas de salud mental, ha presentado hoy en Vitoria-Gasteiz un estudio en el que analiza la oferta de recursos sociosanitarios destinados en Euskadi al colectivo de personas con problemas de salud mental. María Ángeles Arbaizagoitia, presidenta de la entidad vasca, ha abogado por [...]

Fedeafesek buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten genero-indarkeria aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du

Genero-indarkeriaren arretan zerbitzu publikoek buru gaixotasuna duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak. Horregatik, kasu horiek gainditzeko laguntza psikologiko espezializatua eskatzen du, baita koordinazio handiagoa ere osasun mentaleko sarearen, zerbitzu publikoen eta buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen artean.  Buru nahasmendua duten emakumeek [...]

ONCE Euskadiren Sari Solidarioa jaso du Fedeafesek

  Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioa (Fedeafes) saritu du ONCE Euskadik, maiatzaren 23an Donostian burututako ekitaldian. Buruko osasun arazoa duten emakumeen alde egindako lana aintzat hartu du epaimahaiak, baita kolektibo horren ahalduntzea bultzatzeko ekintzak eta eurek pairatzen duten indarkeria aztertzeko landutako ikerlana ere. Horrez gain, emakume-talde honek sufritzen duen indarkeriari buruzko [...]

Buruko osasun arazoa duten emakumeei eragiten dien “diskriminazio anizkoitzari aurre egiteko neurriak” eskatu ditu Fedeafesek

Kolektibo honek indarkeria-egoeren aurrean duen kalteberatasun handiaz ohartarazi du Fedeafesek Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak adierazi du emakume hauen parte-hartzea bultzatu behar dela euren gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko oinarrizkoak diren arloetan: enpleguan, prestakuntza-programetan eta baliabide okupazionaletan, besteak beste Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, adierazi bezala, beharrezkoa [...]

Buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko antzezlana aurkeztuko da Donostiako Aquariumean

Sarrerak doakoak dira eta ondoko estekan eskura daitezke: ANTZERKI SOZIALERAKO SARRERAK  Azaroaren 2an ‘Todos Contamos, Todos Actuamos: Integrando a las personas con problemas de salud mental’ antzezlana aurkeztuko da Donostian, arratsaldeko 18:30ean Aquariumean. ‘La Rueda’ konpainiak sortutako lana antzerki sozialean oinarritua dago eta publikoa sentsibilizazioa du helburu euren parte-hartzea sustatuz. Antzerki mota honetan, publikoa antzezlanaren garapenaren [...]

Buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du familiartean edo bikote-harremanean

Buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du noizbait familiartean edo bikote-harremanean. Horrela dio Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, gaur aurkeztutako ikerlanak. Lan horren arabera, nahasmendu psikiko larria duten emakumeen %40 izan da bortxakeria sexualaren biktima. 2015 eta 2016 urteetan zehar 33 profesionalen laguntzarekin, nahiz Osakidetzaren eta instituzioen kolaborazioarekin, gauzatutako [...]

Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa

2015 eta 2016 urteetan landutako azterlan honek buru gaixotasun larria duten emakumeen errealitatea jartzen du agerian. Izan ere, emakume horiek bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik biolentzia jasateko aukera bikoitza edo laukoitza dute, baita familiartean indarkeria jasateko eta sexu bortizkeria pairatzeko aukera handiagoa ere. Ikerketaren dokumentuan biolentzia sufritzeko faktore eragileak eta indarkeria saihesteko proposamenak jasotzen dira.  GIDA [...]

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org