Buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko antzezlana aurkeztuko da Donostiako Aquariumean
Sarrerak doakoak dira eta ondoko estekan eskura daitezke: ANTZERKI SOZIALERAKO SARRERAK
Doako sarrera izango duen emanaldiaren antolatzaile dira Salud Mental España konfederazioa eta buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioa (Fedeafes), Janssenen laguntzarekin.
Aurreko urteetako saioen arrakasta ikusita –2014tik egin diren emankizunetan, 1.800 pertsona baino gehiagok ikusi dute antzezlana-, ‘Todos Contamos. Todos Actuamos’ ikuskizunak bira berria hasi du, eta Donostiaz gain, urrian eta azaroan Águilas (Murtzia), Ceuta, Talavera de la Reina (Gaztela-Mantxa), Leon, Segovia eta Logroño hirietan ere aurkeztuko da. Gizartea sentsibilizatzeko ekimen hau 13 autonomia erkidegotik pasa da duela hiru urte martxan jarri zenetik.
Sarrerak doakoak dira eta ondoko estekan eskura daitezke: ANTZERKI SOZIALERAKO SARRERAK
‘La Rueda’ konpainia
‘La Rueda’ ohiko antzerkitik aldentzen da ikusleekin eta publikoarekin harreman mota berriak eraikitzeko. Helburu horrekin, kalitatezko ikuskizun artistikoak sortzen ditu, eta publikoak protagonistaren papera betetzen du antzezlanetan.
Informazio gehiago webgune honetan: www.laruedateatrosocial.com