Bi egunetik behin, pertsona batek buruaz beste egiten du Euskadin

  Nola lagun diezaiekegu sufrimendu egoeran daudenei? Berrogei segundoro, munduan, norbaitek buruaz beste egiten du. Espainian, berriz, 2,5 orduro suizidatzen da norbait; eta Euskadin, bi egunetik behin. Suizidioa gai tabua da, baina, errealitatean, naturaltasunez hitz egiteak, sufritzen ari den jendea entzuteak eta laguntzak bilatzeak bizitzak salbatzen laguntzen du. Sufrimendu psikikoa pairatzen ari diren pertsonak badituzu [...]

Buruko osasun arazoak dituzten pertsonen laneratzea sustatzea eskatu die Fedeafesek erakundeei

Buru Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginik, Fedeafesek kolektibo honetako senideen lana eskertu du, eta administrazioei eskatu die buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzean gehiago inplika daitezela Arartekoa eta Eusko Jaurlaritzako zein Arabako Diputazioko hainbat ordezkari Fedeafesen ondoan egon dira gaur buru osasunarekin duten konpromisoa azaltzeko Prentsaurrekoaren ondoren, Euskadiko buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen federazioaren [...]

Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna

Urriaren 10ean ospatzen da urtero Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna, Osasun Mentalaren Munduko Federazioak arazo psikikoak dituzten pertsonen beharrak ikusarazteko sortu duen jardunaldia. Egun hori dela eta, Fedeafesek ekitaldi instituzionala egingo du, hilaren 10ean bertan, Gasteizko El Pilar zentro zibikoan 12:00ean. Erakunde publikoetako ordezkariak izango dira bertan, baita Fedeafesen barne dauden entitateetako hainbat lagun ere. Kolektiboaren [...]

Buruko osasun arazoa duten pertsonei eragiten dien estigmari aurre egiteko, zeharkako esku-hartzea eskatu dio Fedeafesek lehendakariari

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioko (Fedeafes) hainbat kide Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin elkartu ziren urriaren 7an kolektiboaren gizarteratze eta laneratze beharrak azaltzeko eta Eusko Jaurlaritzako sail guztien arteko elkarlana eskatzeko, estigmari aurre egite aldera. Izan ere, aurreiritzi eta etiketa horiek eragina dute pertsonaren bizitzako [...]

Zaballako espetxeko ehun bat preso buru osasunaren inguruko sentsibilizazio ekitaldia batean izan ziren

FEDEAFESek eta Zaballako Presondegiak, Buru Osasunaren Munduko Egunaren inguruan antolatutako egitarauaren baitan osasun eta gaixotasun mentalaren inguruko sentsibilizazio jardunaldia egin zuten atzo. “Espetxean pentsaerak irekiz, estigmak itxiz” jardunaldia Zaballako Presondegiko zine-areto soziokulturalean ospatu zuten, eta bertan errespetu moduloko presoek bideo bat prestatu zuten presondegian buru gaixotasuna duten pertsonen eta euren senitartekoen esperientzia azaltzeko. Halaber, presoek [...]

Fedeafesek Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako

Fedeafes buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako. Bihar ospatuko den Buru Osasunaren Munduko Eguna dela eta, sektoreko euskal elkarteek gaur prentsaurrekoan aurkeztutako aldarrikapen nagusietarikoa da hori. Proposatutako arauak “arriskugarritasuna” eta “buru gaixotasuna” lortzen ditu, eta ikuspegi “erabat okerra” dela ohartarazi dute, “ez [...]

Buru Osasunaren Munduko Eguneko aldarrikapenak (2013)

‘Defenda ditzagun gure eskubideak’ lelopean eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira, aldarrikapen jakin batzuk egin ditugu Fedeafesetik eta buru gaixotasuna duten pertsonak errespetatu eta babesteko neurriak proposatu ditugu. Dokumentua irakurri.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org