Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen familiei baliabide gehiagorekin laguntzeko premia adierazi du Buru Osasuna Euskadik
• Euskal federazioak azterlan bat aurkeztu du EAEn buruko osasun arazoak dituzten pertsonen senideen egoeraz ohartarazteko. Txostenak zaintzarekin lotutako erantzukizunek pertsona horien bizi-kalitatean duten eragina jorratzen du, zehazki, familia- eta gizarte-harremanetan, aisialdian, osasun-egoeran eta egoera ekonomikoan. • María Ángeles Arbaizagoitiak, Buru Osasuna Euskadiko presidenteak, familiei laguntzeko baliabideetan inbertsio handiagoa egitea eskatu du, haiek baitira “zaintza-lan [...]
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eskubideak ez urratzeko neurriak eskatu ditu Buru Osasuna Euskadik
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eskubideak ez urratzeko neurriak eskatu ditu Buru Osasuna Euskadik, Agifes (Gipuzkoa), Asafes (Araba), Avifes (Bizkaia) eta Asasam (Aiaraldea) elkarteak biltzen dituen federazioak. Gaur Gasteizen, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira egindako ekitaldian, federazioko presidente María Ángeles Arbaizagoitiak beharrezkotzat jo du Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan jasotako eskubideen erabilera bultzatzea, [...]
Buru Osasuna Euskadik emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak salatu ditu, eta buru nahasmendua dutenek bereziki pairatzen dituztela azpimarratu du
Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak (Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes) emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak salatu ditu, eta buru nahasmendua dutenek bereziki pairatzen duten kaltea azpimarratu du. Euskal erakundeko presidente María Ángeles Arbaizagoitiak deitoratu du buru-nahasmendua duten emakumeek “askotariko diskriminazioa” jasaten dutela, eta beharrezkotzat jo du [...]
Buru Osasuna Euskadik genero-ikuspegidun esku-hartzea eskatzen die erakundeei indarkeria matxista detektatzeko, baita buru nahasmendua duten eta indarkeria jasaten ari diren emakumeei arreta egokia ematea ere
Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Buru Osasuna Euskadik, Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes elkarteak bateratzen dituen federazioak. Izan ere, emakume horiek bortizkeria matxista jasateko arrisku gehiago dute. Buru nahasmendua duten emakumeek bi edo lau aldiz arrisku gehiago [...]
Buru Osasuna Euskadik ohartarazi du gora egin dutela euskal elkarteetan artatutako adingabeen eta gazteen kasuek
Euskal federazioak ohartarazi du, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, osasun mentala eta buru nahasmenduen prebentzioa sustatu behar direla haurren, nerabeen eta gazteen artean. Era berean, euskal erakundeak adierazi du biztanleria-talde horrentzako baliabide nahikorik ez dagoela. Besteak beste, plaza kopuru nahikoa duten osasun-baliabide intentsiborik eza (etxez etxeko arreta edo eguneko ospitaleak lurralde guztietan), larrialdietako ohe kopuru [...]
Buru Osasuna Euskadik haur eta gazteen osasun mentalari buruzko azterlana aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean
Euskal federazioak bitarteko baliabideak areagotzeko beharra planteatu du Eusko Legebiltzarrean, hala nola etxez etxeko arreta, eguneko ospitaleak eta tratamendu intentsibo espezializatuko programak, gazteen osasun mentaleko arazoak larriagotu ez daitezen eta ospitaleratzeak ekiditeko. Buru Osasuna Euskadik ‘Buru Osasun Arazoak EAEko haur, nerabe eta gazteen artean’ txostena aurkeztu zuen astelehenean Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Azterlan horrek [...]
Buru Osasuna Euskadik genero-ikuspegidun esku-hartzea eskatu du buru osasuneko arazoak dituzten emakumeei arreta emateko eremu guztietan
Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak, genero-ikuspegia aldarrikatzen du osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeekiko esku-hartzean, eta beharrezkotzat jotzen du beren parte-hartzea bultzatzea funtsezko esparruetan gizarteratzea eta laneratzea lortzeko. Era berean, Euskadiko federazioak Emakunderen kanpainarekin bat egin du eta emakumeen gorputzak ez kosifikatzea eskatu du. Izan [...]
Izen eta logotipo berria ditugu: Buru Osasuna Euskadi izango gara hemendik aurrera
Elkarte-mugimendu bateratuagoa osatzeko asmoz, Salud Mental España konfederazioaren nortasun korporatiboarekin bat egin dugu. Hemendik aurrera, gure federazioak Buru Osasuna Euskadi izena eta konfederazioaren irudia hartuko ditu. Horrela, irudi eta nomenklatura beraren erabilerari esker, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen eta senideen elkarteak bateratzen ditugun federazioen identifikazioa erraztu nahi dugu.
Fedeafesek baliabide gehiago eskatu ditu buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten indarkeria matxista hautemateko eta biktimei arreta egokia emateko
Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek, buru osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak. Buru nahasmendua duten emakumeek bi edo lau aldiz arrisku gehiago dute bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria jasateko, gainerako emakumeekin alderatuz. Hala [...]
Fedeafesek laguntza espezifikoak eskatu ditu haur eta gazteei arreta emateko, buru osasuneko arazoen intzidentzia gero eta handiagoa delako
Urriaren 18an aurkeztu duen azterlanarekin batera, Fedeafesek jakinarazi du EAEko haur, nerabe eta gazteen buru osasuneko arazoak areagotzen ari direla. Euskal erakundeak, berau osatzen duten elkarteekin batera (Agifes, Asafes, Avifes eta Asasam) landutako txostenak egiaztatu du pandemiak buru nahasmenduak larriagotu egin dituela. Hain zuzen ere, haur eta gazteen ospitaleratze-unitate batzuetan nerabeen ospitaleratze psikiatrikoak % 50 [...]