Fedeafesek buru gaixotasuna duten emakumeen jabetzea aldarrikatzen du, diskriminazio “bikoitza” jasaten baitute
Euskal federazioaren baitan burututako azterlan baten arabera, emakumeek parte-hartze urria dute gizarte eta, bereziki, lan arloetan Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen zaintza, batik bat, emakumeek gauzatzen dutela ohartarazi dute, eta emakume zaintzaileei zuzendutako laguntza eta aisialdi baliabideak areagotzeko beharra azpimarratu dute Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) “eritasun psikikoa duten emakumeek [...]
Triptikoa: buru osasunaren inguruko mitoak apurtu
Buru osasunaren inguruko mitoak apurtzeko triptikoa landu dugu. Bertan, estigmaren arrazoiak, ondorioak eta berau gainditzeko proposamenak jaso ditugu. Fedeafesek eta bere elkarteek landutako ‘EAEn buru-gaixotasuna duten pertsonen estigma sozialaren errealitatea’ azterlanean oinarritutako liburuxka. Triptikoa deskargatu
Triptikoa: buru gaixotasuna duten emakumeen jabekuntza
Fedeafesek eta bere baitan dauden elkarteek buru gaixotasuna duten emakumeen jabekuntzari buruz landutako triptikoa. Triptikoa deskargatu
‘Buru gaixotasuna duten emakumeak eta genero-indarkeria’ triptikoa
Fedeafesek eta bere baitan dauden elkarteek ‘Buru gaixotasuna duten emakumeak eta genero-indarkeria’ triptikoa landu dute, bereziki kaltebera den kolektibo honen errelatitatea ezagutaraztera emateko helburuarekin. Triptikoa deskargatu
Elkartasuna, aldarrikapenak, kirola eta musika: Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren osagaiak
Euskadiko ehunka pertsonak parte hartu genuen Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira egindako festan, urriaren 18an Laudion. Jardunaldi atsegina izan genuen, eta gizarte nahiz osasun arloko agintari ugarik gurekin bat egin zuten. Musika, dantza, haur jolasak eta kirola ere izan genituen, besteak beste. Arartekoaren ondoko Julia Hernándezek Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatzeko aprobetxatu zuen ekitaldia. Bere esanetan, buru [...]
Fedeafesek Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako
Fedeafes buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako. Bihar ospatuko den Buru Osasunaren Munduko Eguna dela eta, sektoreko euskal elkarteek gaur prentsaurrekoan aurkeztutako aldarrikapen nagusietarikoa da hori. Proposatutako arauak “arriskugarritasuna” eta “buru gaixotasuna” lortzen ditu, eta ikuspegi “erabat okerra” dela ohartarazi dute, “ez [...]
Estigma sozialaren errealitatea EAEn buru gaixotasuna duten pertsonen artean
FEDEAFESek (Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak), Eusko Jaurlaritzaren eta federazioaren baitako elkarteen laguntzaz (AGIFES, ASASAM, ASAFES eta AVIFES), Euskadin buru-gaixotasuna duten pertsonen estigma sozialari buruzko ikerketa egin du 2012an. Horren helburua da pertsona horiek gizarteratzea eta komunitatean parte hartze normalizatua izatea; eta buru-gaixotasuna duten pertsonen eta haien senideen eguneroko bizitzan [...]
Buru Osasunaren Munduko Eguneko aldarrikapenak (2013)
‘Defenda ditzagun gure eskubideak’ lelopean eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira, aldarrikapen jakin batzuk egin ditugu Fedeafesetik eta buru gaixotasuna duten pertsonak errespetatu eta babesteko neurriak proposatu ditugu. Dokumentua irakurri.
Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek
Azaroaren 20 egindako profesional topaketa batean, Buru Osasunaren arloko aditu talde batek jakinarazi zuten estigma oztopo nagusietako bat dela buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean. Miguel Ángel González Torres Basurtoko ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruak baieztatu zuenez, “buru gaixotasunarekiko daukagun jarrera gizartearen buru osasunaren adierazgarria da”. Torresek parte hartu zuen Fedeafesek, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteekin batera, antolatutako [...]