Lagundu nahi diguzu?
Era askotara lagun diezagukezu. Ekarpenik txikienak ere lagunduko digu buru gaixotasuna duten pertsonen eskubideak defendatzen eta euren bizi-kalitatea hobetzen. Horrela lagun gaitzakezu gure eginkizunean:
1. Diru ekarpenak egin ditzakezu: Bakarra edo aldizkakoak.
Bazenekien…?
Zure diru ekarpenaren %30 pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik ken daiteke eta %25, ez egoiliarren errentaren gaineko zergatik (egoitza finkorik ez duten zergadunentzat). Diru ekarpenen bat egiteko orduan, eska iezaguzu hartze agiria zure errentaren aitorpenean sartzeko.
2. Zure enpresarekin ere ekarpen handiak egin ditzakezu
- Laguntza ekonomikoa eman.
- Jarduerak prestatzeko produktuak eman.
- Jarduerak gauzatzeko instalazioak utzi.
- Enplegua lagundu eta sustatu.
- Gure enpresaren jarrerarekin edo izaerarekin bat datozen gizarte egitasmoak finantzatu.
Informazio gehiago jasotzeko deitu 94 4069430 telefonora edo idatzi info@fedeafes.org helbidera.
Bazenekien…?
Sozietate-zerga eta ez egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaindu behar duten subjektu pasiboek (egoitza finkoa duten pertsonentzako) egindako ekarpenak gastu kengarri gisa taxutuko dira bi zerga horien zerga-oinarria zein den jakiteko. Diru ekarpenen bat egiteko orduan, eska iezaguzu hartze agiria zure sozietate-zergan sartzeko.
3. Boluntarioa egin
Boluntarioa egiten bazara, Fedeafesen hainbat egitasmoetan parte hartzeko aukera izango duzu. Informazio gehiago jasotzeko deitu 94 4069430 telefonora
Edo gurekin harremanetan jartzeko, bete honako inprimakia: