FEDEAFES
FEDEAFES (Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioa) 25 urte baino gehiago daramatza martxan. 1987an sortu zen erakundea, Euskal Autonomia Erkidegoan gaixotasun mentala daukaten pertsonen eta senideen kolektiboa ordezkatzeko helburuarekin. 1998an herri onurako deklarazioa aitortu zioten.
Egun, 3.000 familia baino gehiago bazkide dira eta 9.000 pertsona baino gehiago ordezkatzen ditu federazioak EAE osoan.
FEDEAFES Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Europako Federazioaren (EUFAMI) eta Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Espainiako Konfederazioaren (FEAFES) kide da.