Buru osasuna
Buru gaixotasunaren eta osasunaren arteko muga ez da garbia, baina honela defini dezakegu osasun mentala: oinarrizko prozesu psikologikoei, hau da, emozioei, motibazioari, kognizioari, kontzientziari, jokabideari, pertzepzioari, ikaskuntzari eta lenguari eragiten dien emozio, kognizio edo jokabide motako asaldura. Horrek ingurune sozial eta kulturalera egokitzeko zailtasunak sortzen dizkio pertsonari eta, ondorioz, ondoez subjektiboa sentitzen du.
Gaixotasun mota ezberdinak daude: gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarra eta depresio larria), nahasmendu psikotikoak (eskizofrenia), antsietate nahasmenduak, nortasun nahasmenduak, loaren nahasteak eta elikaduraren nahasmenduak.
Gaixotasun mentalen kausak anitzak dira eta, kasu batzuetan, ezezagunak. Badakigu faktore batzuek eragin handia daukatela nahasmendu horien sorreran eta garapenean: asaldurak garunaren kimikan eta bestelako mekanismo biologikoak, predisposizio genetikoa, ingurune eta kultur faktoreak, buruko lesioak, substantzien kontsumoa, etab. Baina ez dakigu zehaztasunez zenbateraino eragiten duen horietako faktore bakoitzak, ez eta zein faktore konbinazioa gertatzen den kasu bakoitzean.
Edozein pertsonak izan dezake buru gaixotasunen bat; zehazki, lautik batek sufritzen du nahasmenduren bat bizitzan zehar.
“4 pertsonatik 1ek buru nahasmenduren bat pairatzen du bizitzan zehar”