Azterlan batek jakinarazi du estigma sozialak isolamendura eta bakardadera bultzatzen dituela buru gaixotasuna duten pertsonak

Gizarte-estigmak buru gaixotasuna duten pertsonak isolamendura eta bakardadera bultzatzen ditu. Horrela dio Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak gaur aurkeztu duen azterlanak. Proiektuan 200 pertsona inguruk parte hartu dute, bai gaixotasun mentala dutenak eta horien senideak eta bai sektore anitzetako eragile nagusienetako batzuk ere. Ikerlanaren helburua da pertsona horien gizarteratzea sustatzea eta [...]

Buru gaixotasunari buruz arduraz hitz egiteko estilo gidaliburua

Buru osasuna modu arduratsuan jorratzeko estilo gidaliburua landu dugu. Komunikabideei zuzendutako dokumentu honen helburua da buru gaixotasuna duten pertsonei buruzko informazio zuzen eta objektiboagoa zabaltzen laguntzea, estereotipoak eta aurreiritziak baztertuz. Mito faltsuek buru gaixotasuna duten pertsonei sufriarazten diete, eta sendatze prozesuan aurrera egiteko edota gizarteratzeko oztopo bilakatzen dira. Hortaz, eskuliburu honek informazio ez diskriminatzailea hedatzeko [...]

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org