Nor gara
FEDEAFES Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioa da. FEDEAFES 1987an sortu zen gaixotasun mentala daukaten pertsonen eta senideen kolektiboa ordezkatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. 1998an herri onurako deklarazioa aitortu zioten.
Egun, 3.200 familia baino gehiago bazkide dira autonomia-erkidego osoan eta 9.000 pertsona baino gehiago ordezkatzen ditu federazioak. Entitatea osatzen duten elkarteak ASAFES (Arabako lurraldea ordezkatzen du), AVIFES (Bizkaia), ASASAM (Laudio eta Aiaraldea) eta AGIFES (Gipuzkoa) dira.
25 urte baino gehiago lanean, 3.000 familia baino gehiago bazkide, 9.000 pertsonatik gora ordezkatuak.
Eginkizuna
“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta hainbat helburu ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak eskatzea”.
Federazioaren oinarri dira Bizi Kalitatearen eredua, autonomiaren sustapena eta pertsonaren potentzialtasunaren garapena.
Balioak eta oinarriak
Hau da FEDEAFESen eta bertako langileen jokabidea bideratzen duten balioen eta printzipioen multzoa, bai barne harremanetan eta baita hartzaileekin eta biztanleekin dituen harremanetan ere: zintzotasuna, jokabide etikoa, orientazioa buru gaixotasuna duten pertsonentzat eta senideentzat, solidaritatea, ordezkaritza parekidea, berrikuntza eta gardentasuna.
2010-2013 eperako Plan Estrategikoa aurrera eramaten ari da Fedeafes, eta bost ardatzetan oinarritzen da federazioaren jarduera:
- Azterketak eta ikerketak.
- Duintasuna eta eskubideak.
- Ikaskuntza eta jakintzaren trukea.
- Federazioaren kudeaketa sistemak.
- Barne artikulazioa.
Fedeafes, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi kalitatearen alde