AGIFES

Logo de la asociación Agifes

Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea

AGIFES, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea, irabazi-asmorik gabeko entitatea da; herri onurako erakundea dela aitortu zuen Eusko Jaurlaritzak 423/1995 dekretuaren bidez. 1985 urte amaieran sortu zen eta mila bazkide inguru biltzen ditu, senideak, kolaboratzaileak eta buru osasun arazo larria duten pertsonak barne.

Elkartearen estatutuetako lehen helburua buru osasun arazoa duten pertsonak gizarteratzea da.

Hainbat lankidetza hitzarmen sinatu ditu entitate publiko eta pribatuekin askotariko zerbitzuak eta programak aurrera eramateko; batez ere, buru nahasmendua duten pertsonen errehabilitaziorako egituren urritasun larria arintzeko helburuarekin.

Harremanetan jarri

Morlans pasealekua 3 behea
Donostia – 20.009
Telefonoa: 943 47 43 37
Faxa: 943 47 43 38
Web orria: www.agifes.org
E-maila: agifes@agifes.org

Programak eta jarduerak

  • Harrera zerbitzua: Informazioa, orientazioa etab.
  • Errehabilitazio psikosozialerako zentroak (Gipuzkoan, 3)
  • Aisialdi eta denbora libreko programa 
  • Udalekuak eta oporraldiak
  • Babes maila txikiko eta maila oso txikiko etxebizitzak (Gipuzkoan, 8 )
  • Babes maila handiko etxebizitza (Gipuzkoan, 1)
  • Arreta psikohezitzaileko programa etxean 
  • Familiaren bitartekotza programak 
  • Laguntza taldeak
  • Prestakuntza ikastaroak
  • Banakako laguntza psikologikoa
  • Sentsibilizazioa 
  • Aholkularitza juridikoa

Instalazioak

  • Errehabilitazio psikosozialerako zentroa, Buenavista (Donostia)
  • Errehabilitazio psikosozialerako zentroa, Eibar
  • Errehabilitazio psikosozialerako zentroa, Benta Berri (Donostia)
  • Aisialdirako eta Denbora Librerako zentroa, Bizkaia pasealekua (Donostia)
  • Egoitza: Morlans pasealekua 3 behea (Donostia)

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org