Azterlan batek jakinarazi du estigma sozialak isolamendura eta bakardadera bultzatzen dituela buru gaixotasuna duten pertsonak
Gizarte-estigmak buru gaixotasuna duten pertsonak isolamendura eta bakardadera bultzatzen ditu. Horrela dio Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak gaur aurkeztu duen azterlanak. Proiektuan 200 pertsona inguruk parte hartu dute, bai gaixotasun mentala dutenak eta horien senideak eta bai sektore anitzetako eragile nagusienetako batzuk ere. Ikerlanaren helburua da pertsona horien gizarteratzea sustatzea eta [...]
Presondegi ingurunean Buru Osasuna indartzeko gidaliburua
Gidaliburu honek Zuera eta Daroca herrietako presondegietan gauzatutako jardunbide egokiak jasotzen ditu. Aragoiko Gobernuko zerbitzu publikoko psikiatra eta psikologo talde batek presoen buru osasuna indartzeko dinamikak eraitzen joan dira pertsona horien beharrei erantzuna emanez. Gidaliburua deskargatu
Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek
3.000 familia baino gehiago ordezkatzen dituen Fedeafes federazioak profesionalen topaketa egin du gaur Gasteizen, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteen laguntzarekin Hogei aditu baino gehiagok prebentzio metodo anitz aztertu dituzte eta buru gaixotasuna duten pertsonen autonomia eta gizarteratzea indartzeko abian jarri diren esku-hartze eredu berriak aurkeztu dituzte Miguel Ángel Torres Basurtoko Ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruaren esanetan, [...]
Fedeafesen zerbitzu juridikoa Eusko Jaurlaritzaren 2011ko Jardunbide Egokien Gidan barneratu dute
Fedeafeseko zerbitzu juridikoa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Sailak lantzen duen 2011ko Jardunbide Egokien Gidan sartu dute. Gidaliburu horretan aholkularitza zerbitzuaren hainbat ezaugarri azpimarratzen dituzte; hala nola zerbitzu integrala izatea eta banan banako metodologia eskaintzea; zerbitzua hiru lurralde historikoetan eskaintzea eta profesionala arazoa daukaten pertsonengana gerturatzea. Halaber, Asafesen lagunduriko lan barneratze programa ere gidan barneratu dute. [...]