AVIFES

Avifes

Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Bizkaiko Elkartea

Logo Avifes

Herri onurako erakunde gisa aitortu dute elkartea. 1986an jaio zen administrazioei eskatzeko buru osasunaren alorrean baliabide gehiago sor ditzaten eta estigma sozialari aurre egiten laguntzeko. AVIFESen eginkizuna buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei bizitza osoan zehar arreta pertsonalizatua erraztea da; autonomia pertsonala, bizi-kalitatea eta gizarteratzea lor dezaten eta, horrela, eskubide osoko hiritarrak direla bermatzeko.

Harremanetan jarri

Santutxu kalea 40 behea 
Bilbo – 48004
Telefonoa: 944456256
Faxa: 944132151
Web orria: www.avifes.org
E-maila: info@avifes.org

Programak eta jarduerak

  • Informazio eta orientazio zerbitzua: Buru gaixotasuna duten pertsonei, senideei eta profesionalei zuzendutako harrera, laguntza eta informazio programa, Avifesen, gaixotasunaren eta gizartean egun eskuragarri dauden baliabideen berri emateko.
  • Eguneko zentroko zerbitzua: Eguneko arreta eskuragarri jartzen duen zerbitzua da, buru gaixotasuna duten pertsona helduen autonomia pertsonala eta soziala bultzatzeko, ingurune komunitarioan.
  • Babespeko etxebizitza zerbitzua: Erabiltzaileei ostatu aukera normalizatua eta arreta pertsonala eta soziala eskaintzen die elkarteak. Bizikidetzarako gune bat da.
  • Aisialdirako eta denbora librerako zerbitzua: Buru gaixotasuna duten pertsonentzako aisialdirako jarduerak proposatzen ditu Avifesek. Programa horren helburua da erabiltzaileen gogobetetzea, bizi-kalitatea, eta berezko laguntzen eta harreman pertsonalen sarea zabaldu eta hobetzea (aisialdirako klubak, asteburuetako irteerak, oporraldi programa).
  • Sendogarri programa: Avifesek arreta psikosoziala eskaitzen die buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei etxean.
  • Gazteori programa: Buru gaixotasuna duten eta 30 urte baino gutxiago dauzkaten gazteei eta senideei zuzendutako programa da. Banakako bizitza egitasmoa sortzen laguntzen die, gune eta pertsona berrien artean partaidetza aktiboa sustatuz. Adin horretako gazteek arreta eta zerbitzu behar espezifikoak baitauzkate. AVIFESek arreta integrala eskaintzen du, bai taldekoa eta baita banakakoa ere, beste eragileekin elkarlanean (prestakuntza zentroak, buru osasuneko sareak, etab).
  • Aurreraka programa: Buru gaixotasuna duten eta 25 urte baino gehiago dituzten pertsonen hiritartasun aktiboa bultzatzen duen laguntza taldea da. Autonomia, bizi-kalitatea eta gizarteratzea lantzen dira bertan. 
  • Arreta psikologikoko zerbitzua: Avifeseko bazkideentzako banakako arreta psikologikoa. 
  • Familiei laguntzeko programa: Familientzako eskolak, birziklatzeko eskolak, Geurea lantegiak, autolaguntzako taldeak. 
  • Gizartea sentsibilizatzeko jarduerak

Instalazioak

  • Bilboko eguneko zentroa
  • Santurtziko eguneko zentroa 
  • Zallako eguneko zentroa
  • Portugaleteko eguneko zentroa
  • Zornotzako eguneko zentroa
  • Gernikako eguneko zentroa
  • Egoitza ofiziala eta bulego nagusiak: Santutxu kalea, 40, behea.
  • Bilboko aisialdirako kluba
  • Gernikako aisialdirako kluba
  • Portugaleteko aisialdirako kluba

 

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org