Zerbitzu juridikoa
Federazioak buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen eskura jartzen duen aholkularitza juridikoko zerbitzua da. Zerbitzu hau gure elkarteetako bazkideei eskaintzen diegu.
Helburua da buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen eskubideak modu pertsonalizatuan defendatzea. Zerbitzu hau buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen eskubideak defendatzeko giltzarria da.
Urtero 1.000 kontsulta baino gehiago erantzuten ditugu
Buru gaixotasunarekin zerikusia duten zuzenbidearen hainbat arlori buruz (arlo zibila, arlo penala, lan arloa, arlo soziala, zigor arloa) aholkatzen dugu. Buru gaixotasunean eragina duten arlo juridikoei buruz informazio berezitua ematea da helburua.
Arreta jasotzeko, gure elkarteen egoitzetan elkarrizketa pertsonalak egiten dira astero, aldez aurretik hitzordua eskatuz; edo telefono bidezko arreta ere jaso daiteke.
Gure aholkularitza juridikoko zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako sailak lantzen duen Jardunbide Egokien Gidan sartu zuten 2010ean eta 2011ean.
Ikusi Fedeafeseko zerbitzu juridikoaren informazio liburuxka.
Ikusi Jardunbide Egokien Gida 2010 eta 2011.
FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen eskubideen alde egiten du.