ASAFES
Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea
1976an sortu eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan izena eman zuen 176 zenbakiarekin. Herri onurako erakundea dela aitortu zuten 1998an.
FEAFES martxan jartzen eta FEDEAFES sortzen lagundu zuen. Gaur egun, euskal federazioko zuzendaritza batzordeko kide da. Gainera, BERO tutoretzako fundazioa eta RAEP S.L. (Gaixotasun Psikikoa duten Pertsonen Arabako Birgaiketa Sozietate Mugatua) enplegu zentro berezia ere sortu ditu.
Harremanetan jarri
Amadis kalea 2 (sarrera Blas de Otero kaletik)
Vitoria – Gasteiz – 01010
Telefonoa: 945 288 648
Faxa: 945 287 991
Web orria: www.asafes.org
E-maila: asafes@asafes.org
Programak eta jarduerak
Senideentzako zerbitzuak:
- Harrera zerbitzua: Informazioa, aholkularitza eta segimendua
- Aholkularitza juridikoa (Federazioaren bitartez)
- BEROA tutoretzako fundazioa
- Autolaguntza taldeak
- Senideentzako eskola: Monografikoak eta ikaskuntza taldeak
Buru gaixotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak:
- Harrera zerbitzua: Informazioa, aholkularitza eta segimendua
- Aholkularitza juridikoa (Federazioaren bitartez)
- BEROA tutoretzako fundazioa
- Autolaguntza taldeak
- Lan integrazioa: RAEP S.L. enplegu zentro berezia
- PILA lagunduriko lan barneratze programa
- Borondatezko langile programa: laguntza eta jarduerak
- Esku-hartze soziokomunitarioko programa
- Gizartetik baztertuak izateko arriskua duten familiei arreta
- Aisialdirako eta denbora librerako klub psikosoziala: Topaketa eta jarduera aretoa.
- Jarduera kulturaleko irteerak, zinea, txangoak, udalekuak…
- Lantegiak: Tai-Ji, eskulanak, informatika, xendazaletasuna, eguneroko bizimoduko trebetasunak, osasun hezkuntza, sukaldaritza, kirolak.
- Oporraldi programa
- Argibide – eguneko zentroa.
- Gazteentzako lantegiak:
- Taldeak
- Margolaritza
- Idazketa
- Programa psikohezitzailea etxean.
Prebentzioa/Sentsibilizazioa:
- Buru osasunerako prebentzio programa bigarren hezkuntzako ikastetxeetan
- Kaskarinia aldizkaria eta newsletterra.
- Lan batzordeak: Senideak, bazkideak, komunikazioa, kalitatea eta Buru Osasunaren Munduko Eguna
- Koordinazioa eta aldarrikapen instituzionala
- Enpresen prestakuntza, laneko gosariak…
- Hitzaldiak eta prestakuntzarako eta sentsibilizaziorako beste jarduerak (lasterketa solidarioa, kontzertuak, erakusketak…)
Instalazioak
Egoitza nagusia Amadis kaleko 2. zenbakian dago (sarrera Blas de Oterotik, Lakuan) eta Argibide eguneko zentroa Lubiana kaleko 1. zenbakian (Salburua inguruan).