Aisialdi arloa

Benidormeko taldea, martxoa 2012

Buru gaixotasuna duten pertsonentzako gainbegiratutako oporren helburua aisialdirako aukerak eskaintzea da, pertsona horien gizarteratzea errazteko. Horretarako, galdutako trebetasun sozialak berreskuratzen eta bazterkerian erortzeko arriskua ekiditen laguntzen diegu eta, aldi berean, familiari ere laguntzen diogu, beraientzat oporraldia atsedena hartzeko unea baita.

Gainbegiratutako oporren egitasmoa buru gaixotasuna duten pertsona eta senideentzat sortu da. 2012an, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan 185 pertsonek hartu zuten parte.

Mallorcako taldea, ekaina 2012

Bost txanda egin dira: martxoan, ekainean, irailean eta bi urrian. Guztira 185 pertsonek eta 39 begiralek hartu dute parte. Honela antolatu da:
Bizkaian: 60 kide
Gipuzkoan: 63 kide
Araban: 62 kide

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org