ASASAM

Asasam

Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkartea

ASASAM irabazi-asmorik gabeko entitatea da eta herri onurako erakunde gisa aitortu zuten 2002an. ASASAM 1986an jaio zen buru gaixotasuna duten pertsonen senideen eta buru osasunaren arloko profesionalen eskutik, Aiara inguruan buru osasunerako baliabideak urriak zirela ikusi zutelako. Hala ere, ASASAM entitate ofizial gisa 1989an osatu zen.

Elkartearen jarduerak Aiaraldean gauzatzen dira; hau da, Laudio, Amurrio, Aiara, Okendo eta Artziniega elkartzen dituen eskualdean.

Elkartearen eginkizuna aktiboki lan egitea da, gaixotasun mentala gizartean onartua izan dadin. Horretarako, buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei laguntza pertsonalizatua eskaintzen die elkarteak, autonomia pertsonala, bizi-kalitate ona eta gizarteratzea lor dezaten.

Harremanetan jarri

Tres Cruces kalea 5 behea
Laudio- 01400
Telefonoa: 94 403 46 90 / 94 672 64 46
Faxa: 94 672 64 64
Web orria: www.asasam.org
E-maila: info@asasam.org

Programak eta jarduerak

  1. Harrera, informazioa eta orientazioa: ASASAMen sartzean eskaintzen den lehen zerbitzua da. Banakako orientazioa eskaintzen dio elkarteak behar duen orori. Bertaratuek azaldutako egoerak psikologikoki eta sozialki baloratzen dira, arreta berezia eskaini, zuzendu eta segimendu bat egiteko.
  2. Gizarte ekimena: Buru gaixotasuna duten pertsonek eta senideek baliabide eta zerbitzu sozialak ezagutzea eta eskura izatea du helburu. Horretarako, eskubide sozialen eta ekonomikoen babesa bultzatzen eta bermatzen ditu elkarteak eta behar guztiei erantzun egokia ematen die.
    • Bi lan-ildo ditu ASASAMek arlo honetan: 
      • Arreta soziala.
      • Dirua kudeatzeko laguntza. 
  3. Esku-hartze psikohezitzailea: Zerbitzu multzo honen helburua laguntza psikohezitzailea eta psikosoziala eskaintzea da, buru gaixotasuna duten pertsonek eta senideek ohitura, jokabide eta jarrera desegokiak egokitu ditzaten. Horrela, elkarbizitza onuragarriago bat lortuko da eta krisiak saihestu daiteke.
  4. Zentro psikosoziala: Funtzionamendu psikosozialean eta gizarteratzean arazoak aurkezten dituzten pertsonei zuzendutako baliabidea da. Funtsezko helburua buru gaixotasuna duten pertsonei banakako programak eskaintzea da, beharrezko trebetasunak ikasi edo berreskuratu ahal izateko, ondoren gizarteratzea eta funtzionamendu aktibo eta eraginkor bat lor dezaten.
    • 7 lantegi eskaintzen ditu zentroak:
      • Entrenamendu kognitiboko lantegia.
      • Eguneroko bizimoduko jardueren lantegia.
      • Arte lantegia, kirol lantegia.
      • Aisialdirako eta denbora librerako lantegia. 
      • ‘Egun on/Arratsalde on’ lantegia.
      • Laguntza taldea.
  5. Familiaren bitartekotza: Familiaren bitartekotza oso garrantzitsua da buru osasun arazo larriak hautemateko orduan eta errehabilitazio prozesuan aurrera egiten lagun dezake. Programa honen bitartez, buru gaixotasuna duten pertsonen senideei informazioa, prestakuntza eta laguntza emozionala eskaintzen dit elkarteak. Horretarako, hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditu: 
    • Senideentzako eskola.
    • Senideentzako laguntza taldea.
    • Senideentzako monografikoak.
  6. Komunitatearen bitartekotza: Helburua buru gaixotasunaren errealitatea gizarteari hurbiltzea da, uste faltsuak eta aurreiritziak gaindituz; horrela, buru gaixotasuna duten pertsonen irudi egokiagoa eta positiboagoa transmititzeko. Zentzu horretan, bi jarduera mota gauzatzen ditu ASASAMek:
    • Buru osasunari buruzko ikasgelak.
    • Sentsibilizazio kanpainak.
  7. Ostatu emateko programa: Programa honen helburua da ostatu emateko eta laguntza soziala zein pertsonala eskaintzeko aukera normalizatu bat izatea. 2 zerbitzu ditu:
    • Izaera psikohezitzaileko etxebizitza komunitarioa behin-behineko egonaldiarekin eta arreta iraunkorrik gabe. Komunitatean ostatu hartzeko eta elkarbizitzarako baliabidea izatea du helburu, baita ahalik eta laguntzarik normalizatuena eskaintzea ere. Horrela, zerbitzu honekin zera lortu nahi du elkarteak: buru gaixotasuna duten pertsonak autonomiaz bizitzea, bizi-kalitate egoki batekin eta komunitatearen barnean ahalik eta erosoen sentituz.
    • Autonomia pertsonala bultzatzeko hezkuntza-arreta. Helburua banakako arreta malgua ematea da, autonomia eta askatasun pertsonalean laguntzeko.
  8. Gizarteratzeko eta laneratzeko programa: Lan integrazioko programa pertsonen autonomia, askatasuna eta gizarteratzea errazteko giltzarria da. Programak bi helburu ditu: alde batetik, buru gaixotasuna duten pertsonak gizarteratzen eta laneratzen laguntzea; eta bestetik, oraindik lan merkatuan sartu ezin diren pertsonentzat baliabide normalizatua izatea. Horretarako, hurrengo zerbitzuak ditu elkarteak:
    • Zentro okupazionala: Lantegia, baratze ekologikoa, banakoa gizartera eta lanera egokitzeko programa.
    • Prestakuntza.
    • Lan babestua: Enplegu zentro berezietara, enplegu lantegietara, auzolandegietara eta abar bideratzea pertsona, eta bertan egoki jardun dadin laguntzea. 
    • Lagundutako lana: normalizatutako enpresetan lanean hastea.

Instalazioak

ASASAMek bi lokal ditu Laudion.

  • Elkartearen egoitza nagusia kokatzen den gunea. Bertan, programa psikosozialeko eta ostatu emateko programako zerbitzu guztiak eskaintzen dira.
  • Zentro okupazionala kokatzen den gunea. Bertan, laneratzeko programako zerbitzu guztiak eskaintzen dira. 
  • Gainera, elkarteak hurrengo egiturak ere baditu:
  • Zentro okupazionaleko baratze ekologikoa, Amurrion.
  • Etxebizitza komunitarioaren funtzioa betetzen duen pisu bat Laudion.

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org