Buru Osasuna Euskadik haur eta gazteen osasun mentalari buruzko azterlana aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean
Euskal federazioak bitarteko baliabideak areagotzeko beharra planteatu du Eusko Legebiltzarrean, hala nola etxez etxeko arreta, eguneko ospitaleak eta tratamendu intentsibo espezializatuko programak, gazteen osasun mentaleko arazoak larriagotu ez daitezen eta ospitaleratzeak ekiditeko. Buru Osasuna Euskadik ‘Buru Osasun Arazoak EAEko haur, nerabe eta gazteen artean’ txostena aurkeztu zuen astelehenean Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Azterlan horrek [...]
‘Ez dakit nola esan’, haur eta gazteen buru osasun arazoak prebenitzeko eta kudeatzeko kanpaina
OMEren arabera, buru gaixotasunen erdiak 14 urte bete aurretik hasten dira, baina kasu gehienak ez dira detektatzen, ezta tratatzen ere. Gainera, erakunde horrek adierazi duenez, suizidioa bigarren heriotza-kausa da 15 eta 19 urte bitartekoen artean, eta alkoholaren eta drogen abusua ere arazo larria da, jokabide arriskutsuak eragin baititzake. Arazo horiei elikadurarekin loturiko nahasmenduak ere gehitu [...]