Eskubideen arloa

Fedeafesen jarduera bat dator bizi-kalitatearen ereduarekin. Ekintza guztien muinean buru gaixotasuna duten pertsonak jartzen dira, euren jabekuntza bultzatzeko eta gizartean aniztasuna onar dadin lortzeko.

Piramide Fedeafes

Buru gaixotasuna duten pertsonak eta senideak sendotzeko, Fedeafesek beraien eskubideak defendatzen ditu, batez ere hiru bitartekori esker: instituzioetako ordezkaritza; buru osasun arazoak dituzten pertsonekin zerikusia duten egungo gaiak lantzen eta jarreraren bat hartzea proposatzen duten lan taldeak edo batzorde teknikoak; eta zerbitzu juridikoa, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen eskubideak modu pertsonalizatuan defenditzen baitira.

Fedeafes, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen duintasunaren eta eskubideen alde

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org