Fedeafeseko presidente Mari Ángeles Arbaizagoitiak Sareen Saria jaso du, urte askoz buru osasunaren alde erakutsitako konpromisoagatik
Arbaizagoitiak 36 urte daramatza boluntario gisa. “Bere ibilbide luze eta oparoan erantzun kolektiboak eraiki ditu osasun mentalaren esparruan, eta eredugarria da sektore osoan, bai Araban eta baita Euskadin ere”, azaldu du Sareen Sareko presidente Borja Dovalek. “Familiak Administrazioaren aurretik joan gara, baliabiderik ez zegoenean laguntza eskainiz, eta beti boluntariotzatik. Erakunde publikoek eskaintzen ez zituzten baliabideak [...]
Buru osasunarekin loturiko diagnostikoa duten emakumeek diskriminazioari aurre egiteko neurriak eskatu dituzte
Estatuko osasun mentaleko konfederazioaren baitan dagoen emakume sareak adierazpen dokumentua aurkeztu du kolektibo honen oinarrizko eskubideak defendatzeko, urratuak izan baitira eguneroko bizitzako arlo anitzetan. Emakume talde horren barne daude buru nahasmendua duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioko (Fedeafes) hainbat ordezkari. Manifestuan jasotako salaketa eta aldarrikapenen artean daude: justizia eskuragarri izatea gizonezkoen baldintza beretan, baita [...]
Bi egunetik behin, pertsona batek buruaz beste egiten du Euskadin
Nola lagun diezaiekegu sufrimendu egoeran daudenei? Berrogei segundoro, munduan, norbaitek buruaz beste egiten du. Espainian, berriz, 2,5 orduro suizidatzen da norbait; eta Euskadin, bi egunetik behin. Suizidioa gai tabua da, baina, errealitatean, naturaltasunez hitz egiteak, sufritzen ari den jendea entzuteak eta laguntzak bilatzeak bizitzak salbatzen laguntzen du. Sufrimendu psikikoa pairatzen ari diren pertsonak badituzu [...]
Fedeafesek buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten genero-indarkeria aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du
Genero-indarkeriaren arretan zerbitzu publikoek buru gaixotasuna duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak. Horregatik, kasu horiek gainditzeko laguntza psikologiko espezializatua eskatzen du, baita koordinazio handiagoa ere osasun mentaleko sarearen, zerbitzu publikoen eta buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen artean. Buru nahasmendua duten emakumeek [...]
Buruko osasun arazoa duten emakumeei eragiten dien “diskriminazio anizkoitzari aurre egiteko neurriak” eskatu ditu Fedeafesek
Kolektibo honek indarkeria-egoeren aurrean duen kalteberatasun handiaz ohartarazi du Fedeafesek Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak adierazi du emakume hauen parte-hartzea bultzatu behar dela euren gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko oinarrizkoak diren arloetan: enpleguan, prestakuntza-programetan eta baliabide okupazionaletan, besteak beste Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, adierazi bezala, beharrezkoa [...]
Buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du familiartean edo bikote-harremanean
Buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du noizbait familiartean edo bikote-harremanean. Horrela dio Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, gaur aurkeztutako ikerlanak. Lan horren arabera, nahasmendu psikiko larria duten emakumeen %40 izan da bortxakeria sexualaren biktima. 2015 eta 2016 urteetan zehar 33 profesionalen laguntzarekin, nahiz Osakidetzaren eta instituzioen kolaborazioarekin, gauzatutako [...]
Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketaren gidaliburua
2015 eta 2016 urteetan landutako azterlan honek buru gaixotasun larria duten emakumeen errealitatea jartzen du agerian. Izan ere, emakume horiek bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik biolentzia jasateko aukera bikoitza edo laukoitza dute, baita familiartean indarkeria jasateko eta sexu bortizkeria pairatzeko aukera handiagoa ere. Ikerketaren dokumentuan biolentzia sufritzeko faktore eragileak eta indarkeria saihesteko proposamenak jasotzen dira. GIDA [...]