Buru Osasuna Euskadik genero-ikuspegidun esku-hartzea eskatzen die erakundeei indarkeria matxista detektatzeko
Argitaratu du fedeafes -n azaroa 26, 2022 · Iruzkina utzi
Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Buru Osasuna Euskadik, Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes elkarteak bateratzen dituen federazioak. Izan ere, emakume horiek bortizkeria matxista jasateko arrisku gehiago dute. Gehiago irakurri
Kategoria Slider · Etiketak
Buru Osasuna Euskadik ohartarazi du gora egin dutela euskal elkarteetan artatutako adingabeen eta gazteen kasuek
Argitaratu du fedeafes -n urria 10, 2022 · Iruzkina utzi
Euskal federazioak ohartarazi du, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, osasun mentala eta buru nahasmenduen prebentzioa sustatu behar direla haurren, nerabeen eta gazteen artean. Era berean, euskal erakundeak adierazi du biztanleria-talde horrentzako baliabide nahikorik ez dagoela. Besteak beste, plaza kopuru nahikoa duten osasun-baliabide intentsiborik eza (etxez etxeko arreta edo eguneko ospitaleak lurralde guztietan), larrialdietako ohe kopuru [...]
Kategoria Slider · Etiketak
Buru Osasuna Euskadik haur eta gazteen osasun mentalari buruzko azterlana aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean
Argitaratu du fedeafes -n maiatza 13, 2022 · Iruzkina utzi
Euskal federazioak bitarteko baliabideak areagotzeko beharra planteatu du Eusko Legebiltzarrean, hala nola etxez etxeko arreta, eguneko ospitaleak eta tratamendu intentsibo espezializatuko programak, gazteen osasun mentaleko arazoak larriagotu ez daitezen eta ospitaleratzeak ekiditeko. Albistea irakurri
Kategoria Slider · Etiketak
Fedeafesek baliabide gehiago eskatu ditu buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten indarkeria matxista hautemateko
Argitaratu du fedeafes -n azaroa 25, 2021 · Iruzkina utzi
Fedeafesek baliabide gehiago eskatu ditu buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten indarkeria matxista hautemateko eta biktimei arreta egokia emateko Buru osasuneko arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak zerbitzu publikoak emakume hauen behar zehatzetara egokitzeko eskatu du. Fedeafesek burututako ikerketa baten arabera, buru osasuneko arazo larria duten emakumeen artean, bikote harremanean izan direnen %80k [...]
Kategoria Slider · Etiketak
Fedeafesek laguntza espezifikoak eskatu ditu haur eta gazteei arreta emateko, buru osasuneko arazoen intzidentzia gero eta handiagoa delako
Argitaratu du fedeafes -n urria 18, 2021 · Iruzkina utzi
Urriaren 18an aurkeztu duen azterlanarekin batera, Fedeafesek jakinarazi du EAEko haur, nerabe eta gazteen buru osasuneko arazoak areagotzen ari direla. Euskal erakundeak, berau osatzen duten elkarteekin batera (Agifes, Asafes, Avifes eta Asasam) landutako txostenak egiaztatu du pandemiak buru nahasmenduak larriagotu egin dituela. Hain zuzen ere, haur eta gazteen ospitaleratze-unitate batzuetan nerabeen ospitaleratze psikiatrikoak % 50 [...]
Kategoria Slider · Etiketak
‘Ez dakit nola esan’ kanpaina abiarazi du Fedeafesek
Argitaratu du fedeafes -n urria 7, 2021 · Iruzkina utzi
OMEren arabera, buru gaixotasunen erdiak 14 urte bete aurretik hasten dira, baina kasu gehienak ez dira detektatzen, ezta tratatzen ere. Gainera, erakunde horrek adierazi duenez, suizidioa bigarren heriotza-kausa da 15 eta 19 urte bitartekoen artean, eta alkoholaren eta drogen abusua ere arazo larria da, jokabide arriskutsuak eragin baititzake. Arazo horiei elikadurarekin loturiko nahasmenduak ere gehitu [...]
Kategoria Slider · Etiketak
Sareen Sarearen omenaldia Mª Ángeles Arbaizagoitiari
Argitaratu du fedeafes -n maiatza 12, 2021 · Iruzkina utzi
Fedeafeseko presidente Mari Ángeles Arbaizagoitiak Sareen Saria jaso du, urtez askoz buru osasunarekin erakutsi duen konpromisoagatik Arbaizagoitiak 30 urte baino gehiagoko eskarmentua du boluntario gisa. “Bere ibilbide luze eta oparoan erantzun kolektiboak eraiki ditu osasun mentalaren esparruan, eta eredugarria da sektore osoan, bai Araban eta baita Euskadin ere”, azaldu du Sareen Sareko presidente Borja Dovalek. [...]
Kategoria Slider · Etiketak
‘Emakumeak eta buru-osasuna pandemia garaian’ jardunaldia
Argitaratu du fedeafes -n urtarrila 22, 2021 · Iruzkina utzi
Solasaldia berriro ikusteko aukera duzu hemen.
Kategoria Slider · Etiketak
Fedeafesek ‘Ez ditzala inork zure lerro gorriak gurutzatu’ bideoa plazaratu du
Argitaratu du fedeafes -n azaroa 25, 2020 · Iruzkina utzi
Indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek, buru osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak. Irakurtzen jarraitu
Kategoria Slider · Etiketak
Pandemia garaian buru osasunaren aldeko inbertsioa indartzeko beharra helarazi dio Fedeafesek Eusko Jaurlaritzari
Argitaratu du fedeafes -n urria 21, 2020 · Iruzkina utzi
Fedeafeseko ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzako Osasuneko eta Gizarte Politiketako sailburuekin, Gotzone Sagarduirekin eta Beatriz Artolazabalekin, elkartu da gaur, urriak 21, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen kolektiboaren beharrak helarazteko. Irakurtzen jarraitu
Kategoria Slider · Etiketak