Fedeafesek laguntza espezifikoak eskatu ditu haur eta gazteei arreta emateko, buru osasuneko arazoen intzidentzia gero eta handiagoa delako

Fedeafes_01

Urriaren 18an aurkeztu duen azterlanarekin batera, Fedeafesek jakinarazi du EAEko haur, nerabe eta gazteen buru osasuneko arazoak areagotzen ari direla. Euskal erakundeak, berau osatzen duten elkarteekin batera (Agifes, Asafes, Avifes eta Asasam) landutako txostenak egiaztatu du pandemiak buru nahasmenduak larriagotu egin dituela. Hain zuzen ere, haur eta gazteen ospitaleratze-unitate batzuetan nerabeen ospitaleratze psikiatrikoak % 50 [...]

‘Ez dakit nola esan’ kanpaina abiarazi du Fedeafesek

slider

OMEren arabera, buru gaixotasunen erdiak 14 urte bete aurretik hasten dira, baina kasu gehienak ez dira detektatzen, ezta tratatzen ere. Gainera, erakunde horrek adierazi duenez, suizidioa bigarren heriotza-kausa da 15 eta 19 urte bitartekoen artean, eta alkoholaren eta drogen abusua ere arazo larria da, jokabide arriskutsuak eragin baititzake. Arazo horiei elikadurarekin loturiko nahasmenduak ere gehitu [...]

Sareen Sarearen omenaldia Mª Ángeles Arbaizagoitiari

slider

Fedeafeseko presidente Mari Ángeles Arbaizagoitiak Sareen Saria jaso du, urtez askoz buru osasunarekin erakutsi duen konpromisoagatik Arbaizagoitiak 30 urte baino gehiagoko eskarmentua du boluntario gisa. “Bere ibilbide luze eta oparoan erantzun kolektiboak eraiki ditu osasun mentalaren esparruan, eta eredugarria da sektore osoan, bai Araban eta baita Euskadin ere”, azaldu du Sareen Sareko presidente Borja Dovalek. [...]

‘Emakumeak eta buru-osasuna pandemia garaian’ jardunaldia

fedeafes

Solasaldia berriro ikusteko aukera duzu hemen.

Fedeafesek ‘Ez ditzala inork zure lerro gorriak gurutzatu’ bideoa plazaratu du

Que no crucen tus líneas rojas

Indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek, buru osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak.  Irakurtzen jarraitu

Pandemia garaian buru osasunaren aldeko inbertsioa indartzeko beharra helarazi dio Fedeafesek Eusko Jaurlaritzari

fedeafes

Fedeafeseko ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzako Osasuneko eta Gizarte Politiketako sailburuekin, Gotzone Sagarduirekin eta Beatriz Artolazabalekin, elkartu da gaur, urriak 21, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen kolektiboaren beharrak helarazteko. Irakurtzen jarraitu

‘Ondoan gaituzu. Urruntze sozialak ez zaitzala isolatu’ kanpaina abiarazi du Fedeafesek

banner-fedeafes-cast

Buru osasuneko arazoak dituzten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak ‘Ondoan gaituzu. Urruntze sozialak ez zaitzala isolatu’ sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian, gaur egungo egoerak pertsonengan sor ditzakeen isolamendua eta ondorio psikologikoak saihesteko, hala nola antsietatea eta depresioa. Urriaren 10ean ospatzen den Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Fedeafesek bat egin du Estatuko buru osasunaren konfederazioaren [...]

Pandemia garaian suizidioa prebenitzeko esfortzu handiagoa eskatu die Fedeafesek erakundeei

Suicidio

Bi egunetik behin, pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin, eta COVID-19aren ondorioz heriotza-kopuruak gora egingo duenaren beldur da buruko osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen euskal federazioa. Albistea irakurri

Buru osasunarekin loturiko diagnostikoa duten emakumeek diskriminazioari aurre egiteko neurriak eskatu dituzte

mujer

Estatuko osasun mentaleko konfederazioaren baitan dagoen emakume sareak adierazpen dokumentua aurkeztu du kolektibo honen oinarrizko eskubideak defendatzeko, urratuak izan baitira eguneroko bizitzako arlo anitzetan. Emakume talde horren barne daude buru nahasmendua duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioko (Fedeafes) hainbat ordezkari. Manifestuan jasotako salaketa eta aldarrikapenen artean daude: justizia eskuragarri izatea gizonezkoen baldintza beretan, baita [...]

Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako legeak buru nahasmendua duten pertsonengan izango duen eragina azaldu dugu Legebiltzarrean

77305785_2433791013546820_6458097488384491520_o

Eusko Legebiltzarrean, Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean, izan da Fedeafes Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako lege-proposamenari ekarpenak egiteko.  Albistea irakurri

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org