Sareen Sarearen omenaldia Mª Ángeles Arbaizagoitiari

Fedeafeseko presidente Mari Ángeles Arbaizagoitiak Sareen Saria jaso du, urtez askoz buru osasunarekin erakutsi duen konpromisoagatik

Arbaizagoitiak 30 urte baino gehiagoko eskarmentua du boluntario gisa. “Bere ibilbide luze eta oparoan erantzun kolektiboak eraiki ditu osasun mentalaren esparruan, eta eredugarria da sektore osoan, bai Araban eta baita Euskadin ere”, azaldu du Sareen Sareko presidente Borja Dovalek.

“Familiak Administrazioaren aurretik joan gara, baliabiderik ez zegoenean laguntza eskainiz, eta beti boluntariotzatik. Erakunde publikoek eskaintzen ez zituzten baliabideak sortu genituen eta erantzukizun publikoko zerbitzuak dira egun”, adierazi du Fedeafeseko arduradunak.

Artikulu osoa irakurri

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org