Fedeafesek laguntza espezifikoak eskatu ditu haur eta gazteei arreta emateko, buru osasuneko arazoen intzidentzia gero eta handiagoa delako

Urriaren 18an aurkeztu duen azterlanarekin batera, Fedeafesek jakinarazi du EAEko haur, nerabe eta gazteen buru osasuneko arazoak areagotzen ari direla. Euskal erakundeak, berau osatzen duten elkarteekin batera (Agifes, Asafes, Avifes eta Asasam) landutako txostenak egiaztatu du pandemiak buru nahasmenduak larriagotu egin dituela.

Hain zuzen ere, haur eta gazteen ospitaleratze-unitate batzuetan nerabeen ospitaleratze psikiatrikoak % 50 handitu dira 2020ko lehen bost hilabeteak 2019ko aldi berarekin alderatuz gero, ikerlanaren exekuzio teknikoaz arduratu den EDE Fundazioko Aymar Rubio ikerlariak adierazi duenez.

Albiste osoa irakurri

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org