‘Ondoan gaituzu. Urruntze sozialak ez zaitzala isolatu’ kanpaina abiarazi du Fedeafesek

Buru osasuneko arazoak dituzten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak ‘Ondoan gaituzu. Urruntze sozialak ez zaitzala isolatu’ sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian, gaur egungo egoerak pertsonengan sor ditzakeen isolamendua eta ondorio psikologikoak saihesteko, hala nola antsietatea eta depresioa.

Urriaren 10ean ospatzen den Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Fedeafesek bat egin du Estatuko buru osasunaren konfederazioaren aldarrikapenekin. Besteak beste, buru osasunean inbertitzeko premia helarazi nahi die erakunde publikoei, eta herritarren beharrei erantzuteko baliabide eta profesional kopuru nahikoa bermatzeko eskatu diete.

Irakurtzen jarraitu

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org