Buru osasunarekin loturiko diagnostikoa duten emakumeek diskriminazioari aurre egiteko neurriak eskatu dituzte

Estatuko osasun mentaleko konfederazioaren baitan dagoen emakume sareak adierazpen dokumentua aurkeztu du kolektibo honen oinarrizko eskubideak defendatzeko, urratuak izan baitira eguneroko bizitzako arlo anitzetan. Emakume talde horren barne daude buru nahasmendua duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioko (Fedeafes) hainbat ordezkari. Manifestuan jasotako salaketa eta aldarrikapenen artean daude: justizia eskuragarri izatea gizonezkoen baldintza beretan, baita indarkeria matxistarekiko babes eta harrera zerbitzuak eskuragai edukitzea ere. Hezkuntza ez sexista ere aldarrikatu dute, eta euren oinarrizko eskubideak errespeta daitezela eskatu dute.

Albiste osoa irakurri

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org