‘Ez dakit nola esan’ kanpaina abiarazi du Fedeafesek

OMEren arabera, buru gaixotasunen erdiak 14 urte bete aurretik hasten dira, baina kasu gehienak ez dira detektatzen, ezta tratatzen ere. Gainera, erakunde horrek adierazi duenez, suizidioa bigarren heriotza-kausa da 15 eta 19 urte bitartekoen artean, eta alkoholaren eta drogen abusua ere arazo larria da, jokabide arriskutsuak eragin baititzake. Arazo horiei elikadurarekin loturiko nahasmenduak ere gehitu behar zaizkie.

Horregatik, helduek, gurasoek edo hezitzaile diren pertsonek, berebiziko garrantzia dute nerabeen eta gazteen osasun mentaleko arazoak identifikatzerakoan. Garrantzitsua da pertsona horiekin komunikatzen eta lehen sintomak identifikatzen ikastea, lagundu ahal izateko.

Zalantzarik gabe, haiei entzuten eta ulertzen jakitea ezinbestekoa da; haiekin komunikazioa indartzea eta beldurrik gabe hitz egin ahal izateko konfiantza helaraztea oso lagungarria izango da osasun mentaleko arazoak prebenitzeko edota bideratzeko.

 

Kanpaina ikusi

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org