Emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak salatu nahi ditugu; buru nahasmendua dutenek bereziki pairatzen dituzte

Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak (Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes) emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak salatu ditu, eta buru nahasmendua dutenek bereziki pairatzen duten kaltea azpimarratu du. Euskal erakundeko presidente María Ángeles Arbaizagoitiak deitoratu du buru-nahasmendua duten emakumeek “askotariko diskriminazioa” jasaten dutela, eta beharrezkotzat jo du “genero-ikuspegi intersekzionala izatea emakume bakoitzak jasaten dituen diskriminazioak aztertzeko”.

 Albiste osoa irakurri

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org