Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna 2023
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eskubideak ez urratzeko neurriak eskatu ditu Buru Osasuna Euskadik
- Euskal federazioak baliabideetan inbertsio handiagoa egitea eskatu du, kolektiboaren eskubideak bermatu ahal izateko arlo anitzetan, bizimodu independentearen sustapenean eta osasun-tratamenduetan kasu.
- Estigma desagerraraztea eta haurren zein gazteen osasun mentala izan dira Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunean bildutako euskal elkarteetako eta erakundeetako ordezkariek jorratutako puntu nagusietako bi.