Azterlanaren aurkezpena: Buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen familiak EAEn
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen familiei baliabide gehiagorekin laguntzeko premia adierazi du Buru Osasuna Euskadik
• Euskal federazioak azterlan bat aurkeztu du EAEn buruko osasun arazoak dituzten pertsonen senideen egoeraz ohartarazteko. Txostenak zaintzarekin lotutako erantzukizunek pertsona horien bizi-kalitatean duten eragina jorratzen du, zehazki, familia- eta gizarte-harremanetan, aisialdian, osasun-egoeran eta egoera ekonomikoan.
• María Ángeles Arbaizagoitiak, Buru Osasuna Euskadiko presidenteak, familiei laguntzeko baliabideetan inbertsio handiagoa egitea eskatu du, haiek baitira “zaintza-lan gehienak eta etengabeko laguntza” beren gain hartzen dituztenak.