Buru Osasuna Euskadik buru nahasmendua duten emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak salatu ditu
Buru Osasuna Euskadik emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak salatu ditu, eta buru nahasmendua dutenek bereziki pairatzen duten kaltea azpimarratu du
Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak (Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes) emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak salatu ditu, eta buru nahasmendua dutenek bereziki pairatzen duten kaltea azpimarratu du. Euskal erakundeko presidente María Ángeles Arbaizagoitiak deitoratu du buru-nahasmendua duten emakumeek “askotariko diskriminazioa” jasaten dutela, eta beharrezkotzat jo du “genero-ikuspegi intersekzionala aplikatzea emakume bakoitzak jasaten dituen diskriminazioak aztertzeko”.