Ospatu gurekin Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna Laudion
Buruko osasun arazoak dituzten senideen eta pertsonen Euskadiko elkarteok (Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes) bat egingo dugu urriaren 10ean Laudion, beste elkarte eta lagunekin batera, Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko eta suizidioaren prebentzioaren inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin.
Jardunaldia ekitaldi instituzionalarekin hasiko da goizeko 12:00etan Laudioko Casino eraikinean. Jarraian, Fedeafeseko buru nahasmendua duten pertsonen batzordeko kideek jardunaldiko adierazpena irakurriko dute.
Horrez gain, Laudioko udal parkean zuhaitz bat landatuko dugu ekintza sinboliko bezala, aurresku batekin eta musikaz lagunduta. Azkenik, photocall-a egongo da eta bertaratutakoek argazkiak atera ahal izango dute Konfederazioko markoan, #Bizitzarekinbategin kanpainaren baitan.
Anima zaitez topaketan parte hartzera!