Zaballako espetxeko ehun bat preso buru osasunaren inguruko sentsibilizazio ekitaldia batean izan ziren

FEDEAFESek eta Zaballako Presondegiak, Buru Osasunaren Munduko Egunaren inguruan antolatutako egitarauaren baitan osasun eta gaixotasun mentalaren inguruko sentsibilizazio jardunaldia egin zuten atzo.

Espetxean pentsaerak irekiz, estigmak itxiz” jardunaldia Zaballako Presondegiko zine-areto soziokulturalean ospatu zuten, eta bertan errespetu moduloko presoek bideo bat prestatu zuten presondegian buru gaixotasuna duten pertsonen eta euren senitartekoen esperientzia azaltzeko. Halaber, presoek argazki erakusketa prestatu zuten. FEDEAFESeko Buru Gaitxotasuna duten Pertsonen Batzordeko ordezkariak, Mª Isabel Garciak, parte hartu zuen ekitaldian eta buru gaixotasuna dutenei aurrera jarrai dezaten eta euren gaitasunak gara ditzaten animatu zituen. Gainera, errekuperazioa posible dela erakutsi zuen bere burua adibide gisa azalduz. Berekin batera, Fernando Larrañaga, FEDEAFESEko presidenteordeak, buru gaixotasuna duen pertsona baten senitarteko moduan, pertsona horiei maitasuna eman eta euren errekuperazio prozesua errespetatu behar dela azaldu zien presoei. Azpimarratu zuen, gainera, ahal den neurrian euren gaixotasuna uler dezaten lagundu behar zaiela.

Bestalde, Arabako Probintzia Auzitegiko zigor-arloko epaitegiko presidente Jaime Tapiak Zigor Kodearen erreforma proiektua aipatu zuen. Aditzera eman zuenez, arau horrek gaitz psikikoa duten pertsonen zigorrei luzapen neurriak ezartzeko bidea ematen du, eta horrek, eskubide konstituzionalak urratzen ditu. Elkarte mugimenduak dagoeneko salatu du egoera hori behin eta berriz.

Horrez gain, ekitaldian izan ziren José María Bastos, Tratamenduko zuzendariordea eta baita espetxeko profesionalak, psikologoak, gizarte-langileak eta medikuak ere. Halaber, espetxeko 100 preso inguruk hartu zuten parte jardunaldian.

Fedeafes eta Zaballako presondegia elkarlanean ari dira buru gaixotasuna duten pertsonen errealitateaz ohartarazteko sentsibilizazio ekintzak gauzatuz. Azken ekitaldi honez gain, irailean prestakuntza-moduloak eskaini zizkieten espetxean lan egiten duten hirugarren sektoreko profesionalei, buru gaixotasuna dutenen pertsonen errealitatea ezagutarazteko asmoz. Sentsibilizazioaren aldeko kolaborazioa eskertzen dio FEDEAFESEK Zaballako Presondegiari.

Fedeafes kartzelean gauzatzen ari den sentsibilizazio-lana duela urtebete baino gehiago hasi zuen ATEAK ZABALDU proiektuaren bidez, espetxean dauden pazienteei lagundu xedez. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Justizia Sailaren laguntzari esker gauzatzen da proiektua.

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org