Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako lege-proposamenak buru osasun arazoa duten pertsonei nola eragiten dien azaldu du Fedeafesek Eusko Legebiltzarrean
Eusko Legebiltzarrean, Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean, izan da Fedeafes Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako lege-proposamenari ekarpenak egiteko. Buru osasun arazoa duten pertsonen errealitatea mahai gainean jarri du Fedeafesek, eta araudi honen aplikaziotik sor daitezkeen zailtasunak azpimarratu ditu. Gainera, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edota Pentsiodunentzako Errenta Bermatua eskuratzeko garaian, buru nahasmendua duten pertsonen bereizgarritasunak kontuan har [...]
Bi egunetik behin, pertsona batek buruaz beste egiten du Euskadin
Nola lagun diezaiekegu sufrimendu egoeran daudenei? Berrogei segundoro, munduan, norbaitek buruaz beste egiten du. Espainian, berriz, 2,5 orduro suizidatzen da norbait; eta Euskadin, bi egunetik behin. Suizidioa gai tabua da, baina, errealitatean, naturaltasunez hitz egiteak, sufritzen ari den jendea entzuteak eta laguntzak bilatzeak bizitzak salbatzen laguntzen du. Sufrimendu psikikoa pairatzen ari diren pertsonak badituzu [...]
Buruko osasun arazoa duten emakumeen ahalduntzea bultzatzeko neurriak eskatu ditu Fedeafesek, kolektiboari eragiten dion “diskriminazio anizkoitzari aurre egiteko”
Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, adierazi bezala, beharrezkoa da genero-ikuspegia barneratzea buruko osasun arazoak dituzten emakumeekiko esku-hartzean. Erakunde horretako presidente Mª Ángeles Arbaizagoitiaren hitzetan, “emakume hauen parte-hartzea bultzatu behar da euren gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko oinarrizkoak diren arloetan: enpleguan, prestakuntza-programetan eta baliabide okupazionaletan, besteak beste”. Gainera, buruko osasun arazoak dituzten [...]
Emakumea eta Buru Osasuna tailerra Laudion
Abenduaren 18an emakumeen eskubideei buruz hitz egingo dugu Laudion. Nazioarteko esparru juridikoa aztertuko dugu, baita hainbat kontzeptu landu ere: generoa, buru osasuna, estigma eta gaixotasuna. Fedeafeseko Emakumearen Berdintasun saileko kide Lolik eta María Isabelek Salud Mental España konfederazioko tailerretan sortutako ezagutzak partekatuko dituzte.
Fedeafesek buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten genero-indarkeria aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du
Genero-indarkeriaren arretan zerbitzu publikoek buru gaixotasuna duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak. Horregatik, kasu horiek gainditzeko laguntza psikologiko espezializatua eskatzen du, baita koordinazio handiagoa ere osasun mentaleko sarearen, zerbitzu publikoen eta buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen artean. Buru nahasmendua duten emakumeek [...]
Buru osasunaren inguruan sentsibilizatzea helburu duen ‘Todos contamos, Todos Actuamos’ antzezlana, Bilboko Bilborock aretoan
Data: Asteartea, urriak 30Ordua: 18:3ean.Lekua: Bilborock aretoa. Muelle de la Merced, nº 1 (Bilbo) Urriaren 30ean ‘Todos Contamos, Todos Actuamos: Integrando a las personas con problemas de salud mental’ antzezlana aurkeztuko da Bilbon, 18:30ean Bilborock aretoan. ‘La Rueda’ konpainiak sortutako lana antzerki sozialean oinarritua dago eta publikoa sentsibilizazioa du helburu euren parte-hartzea sustatuz. Antzerki mota honetan, [...]
Gazteen eta haurren buru osasun arazoak artatzeko politikak eta baliabideak eskatu ditu Fedeafesek
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) “gazteen eta haurren buru osasun arazoak artatzeko baliabide gehiago” eta arazo honi aurre egiteko politikak indarrean jartzea eskatu du gaur, Donostiako Udalan egindako ekitaldi batean. ‘Hezkuntza inklusiboa, buru osasun positiboa’ lelotzat duen Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Fedeafeseko presidente Maria Angeles Arbaizagoitiak, euskal elkarteetako ordezkariak [...]
Ospatu gurekin Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna
Buruko osasun arazoak dituzten senideen eta pertsonen elkarteok bat egingo dugu urriaren 10ean Donostian, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Donostiako Udalean gauzatuko dugun ekitaldi instituzionalarekin ekingo diogu jardunaldiari. Ondoren, 12:00etan Bulebarrean, Fedeafeseko buru nahasmendua duten pertsonen batzordeko kideek jardunaldiko adierazpena irakurriko dute. Horrez gain, kolektiboko kideon elkarretaratzea egingo dugu, koloretako aterkiekin eta musikaren laguntzaz. Egun [...]