Izen eta logotipo berria ditugu: Buru Osasuna Euskadi izango gara hemendik aurrera
Elkarte-mugimendu bateratuagoa osatzeko asmoz, Salud Mental España konfederazioaren nortasun korporatiboarekin bat egin dugu. Hemendik aurrera, gure federazioak Buru Osasuna Euskadi izena eta konfederazioaren irudia hartuko ditu.
Horrela, irudi eta nomenklatura beraren erabilerari esker, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen eta senideen elkarteak bateratzen ditugun federazioen identifikazioa erraztu nahi dugu.