Buruko osasun arazoa duten pertsonei eragiten dien estigmari aurre egiteko, zeharkako esku-hartzea eskatu dio Fedeafesek lehendakariari

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioko (Fedeafes) hainbat kide Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin elkartu ziren urriaren 7an kolektiboaren gizarteratze eta laneratze beharrak azaltzeko eta Eusko Jaurlaritzako sail guztien arteko elkarlana eskatzeko, estigmari aurre egite aldera. Izan ere, aurreiritzi eta etiketa horiek eragina dute pertsonaren bizitzako [...]

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org