ONCE Euskadiren Sari Solidarioa jaso du Fedeafesek

  Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioa (Fedeafes) saritu du ONCE Euskadik, maiatzaren 23an Donostian burututako ekitaldian. Buruko osasun arazoa duten emakumeen alde egindako lana aintzat hartu du epaimahaiak, baita kolektibo horren ahalduntzea bultzatzeko ekintzak eta eurek pairatzen duten indarkeria aztertzeko landutako ikerlana ere. Horrez gain, emakume-talde honek sufritzen duen indarkeriari buruzko [...]

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org