Fedeafesek V. Julián Ajuariaguerra saria jaso du

Fedeafesek V. Julián de Ajuariaguerra Saria jaso du, Euskadiko eta Nafarroako Buru Osasunaren arloko profesionalen eskutik. Buru osasunaren espezialitatean edo buru gaixotasuna duten pertsonen zaintzan aurrerapausoak emateko konpromisoa hartu duten pertsonei edota erakundeei ematen diete sari hori. Oraingoan FEDEAFESen txanda izan da, gaixotasun mentala duten pertsonen alde egiten duen lanarengatik. FEDEAFESeko presidenteak, Mª Ángeles Arbaizagoitiak, psikiatria [...]

Buru Osasunaren Munduko Eguneko aldarrikapenak (2013)

‘Defenda ditzagun gure eskubideak’ lelopean eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira, aldarrikapen jakin batzuk egin ditugu Fedeafesetik eta buru gaixotasuna duten pertsonak errespetatu eta babesteko neurriak proposatu ditugu. Dokumentua irakurri.

Zer da Fedeafes? Bideo honetan azaltzen dizugu.

   

Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek

3.000 familia baino gehiago ordezkatzen dituen Fedeafes federazioak profesionalen topaketa egin du gaur Gasteizen, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteen laguntzarekin Hogei aditu baino gehiagok prebentzio metodo anitz aztertu dituzte eta buru gaixotasuna duten pertsonen autonomia eta gizarteratzea indartzeko abian jarri diren esku-hartze eredu berriak aurkeztu dituzte Miguel Ángel Torres Basurtoko Ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruaren esanetan, [...]

Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek

Azaroaren 20 egindako profesional topaketa batean, Buru Osasunaren arloko aditu talde batek jakinarazi zuten estigma oztopo nagusietako bat dela buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean. Miguel Ángel González Torres Basurtoko ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruak baieztatu zuenez, “buru gaixotasunarekiko daukagun jarrera gizartearen buru osasunaren adierazgarria da”. Torresek parte hartu zuen Fedeafesek, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteekin batera, antolatutako [...]

Fedeafesek aldarrikatu du buru osasunean inbertitzea “inoiz baino beharrezkoagoa” dela, krisiak eragin arren

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, 3.000 familia elkartzen dituenak, erakunde publikoei eskatu die “osasun eta gizarte zerbitzuak mantentzea”. Fedeafesek uste du buruko nahasmenduen prebentzioan eta detekzio goiztiarrean inbertitzeak, baita pertsonen tratamendu integralean ere (psikoterapeutikoa, psikosoziala eta farmakologikoa), “gastu publikoan aurreztea” dakarrela. Osakidetzak 2011n argitaratutako txosten baten arabera, urtero buru osasun arazoak [...]

Adituek diote buru gaixotasuna duten pertsonetan patologia fisikoak geroz eta gehiago nagusitzen ari direla

FEDEAFESek, Osakidetzaren eta Pfizer biomedikuntza konpainiaren laguntzarekin, osasun fisikoari eta buru osasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Osakidetzako arreta psikologikoko eta buru osasuneko arduradun Jose Antonio de la Ricak azpimarratu du egoera honek arazo larria dakarrela osasun publikoarentzat. Adituak eta buru gaixotasuna duten pertsonen senideak bat datoz egoera fisikoa kontrolatzeko beharrezkoa dela medikura gehiagotan joatea.

Buru gaixotasunari buruzko informazioa bila zabiltza? Zatoz gure elkarteetara.

itinerario

Zein elkarte duzu gertuen? FEDEAFES | Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioa.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org