Adituek diote buru gaixotasuna duten pertsonetan patologia fisikoak geroz eta gehiago nagusitzen ari direla
FEDEAFESek, Osakidetzaren eta Pfizer biomedikuntza konpainiaren laguntzarekin, osasun fisikoari eta buru osasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu.
- Osakidetzako arreta psikologikoko eta buru osasuneko arduradun Jose Antonio de la Ricak azpimarratu du egoera honek arazo larria dakarrela osasun publikoarentzat.
- Adituak eta buru gaixotasuna duten pertsonen senideak bat datoz egoera fisikoa kontrolatzeko beharrezkoa dela medikura gehiagotan joatea.