Fedeafesek V. Julián Ajuariaguerra saria jaso du

Fedeafesek V. Julián de Ajuariaguerra Saria jaso du, Euskadiko eta Nafarroako Buru Osasunaren arloko profesionalen eskutik. Buru osasunaren espezialitatean edo buru gaixotasuna duten pertsonen zaintzan aurrerapausoak emateko konpromisoa hartu duten pertsonei edota erakundeei ematen diete sari hori. Oraingoan FEDEAFESen txanda izan da, gaixotasun mentala duten pertsonen alde egiten duen lanarengatik.

FEDEAFESeko presidenteak, Mª Ángeles Arbaizagoitiak, psikiatria elkarteari eskerrak eman dizkio eta horrelako sariek buru gaixotasuna duten pertsonen alde lanean jarraitzeko indarra ematen dutela azpimarratu du, estigma soziala baztertzeko eta buruko eritasunak gainontzeko gaixotasunekin parekatzeko.

Lekeition burutu den Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen XII. Urteroko Topaketan erabaki zuten saria FEDEAFESi ematea. Elkarte horren helburua osasun sistemaren barne dagoen psikiatria espezialitatea zaintzea da, eta buru gaixotasuna duten pertsonei zuzendutako arreta bikaina bultzatzea.

Fedeafesek 3.000 familia baino gehiago biltzen ditu eta 9.000 pertsona baino gehiago ordezkatzen ditu. Federazioko kide dira, Agifesekin batera, Avifes (Bizkaia), Asafes (Araba) eta Asasam (Aiara harana).

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org