Fedeafesen zerbitzu juridikoa Eusko Jaurlaritzaren 2011ko Jardunbide Egokien Gidan barneratu dute

Fedeafeseko zerbitzu juridikoa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Sailak lantzen duen 2011ko Jardunbide Egokien Gidan sartu dute. Gidaliburu horretan aholkularitza zerbitzuaren hainbat ezaugarri azpimarratzen dituzte; hala nola zerbitzu integrala izatea eta banan banako metodologia eskaintzea; zerbitzua hiru lurralde historikoetan eskaintzea eta profesionala arazoa daukaten pertsonengana gerturatzea.

Halaber, Asafesen lagunduriko lan barneratze programa ere gidan barneratu dute. Pila programaren helburua buru gaixotasuna duten pertsonak gizarteratzea da eta, horretarako, hainbat arlotan laguntzen diete: lan mundura sartzen, enpresa normalizatuetan lana bilatzen, lanpostu bat lortzen, lana mantentzen eta lanean egonkorrak izaten.

Guía de buenas prácticas 2011

Adituek diote buru gaixotasuna duten pertsonetan patologia fisikoak geroz eta gehiago nagusitzen ari direla

FEDEAFESek, Osakidetzaren eta Pfizer biomedikuntza konpainiaren laguntzarekin, osasun fisikoari eta buru osasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu.

  • Osakidetzako arreta psikologikoko eta buru osasuneko arduradun Jose Antonio de la Ricak azpimarratu du egoera honek arazo larria dakarrela osasun publikoarentzat.
  • Adituak eta buru gaixotasuna duten pertsonen senideak bat datoz egoera fisikoa kontrolatzeko beharrezkoa dela medikura gehiagotan joatea.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org