(Español) La salud mental, eje central de un curso de verano de la UPV
Barkatu baina bilatu nahi duzuna ez dago eskuragarri.
Buru gaixotasuna duten emakumeen jabetzea aldarrikatzen du Fedeafesek, “diskriminazio bikoitza” jasaten baitute
Sentsibilizazio kanpaina jarri du abian Fedeafesek, kolektibo honen zaurgarritasunaz ohartarazteko, emakumeei informatzeko eta euren ahalduntzea sustatzeko Euskal federazioaren baitan burututako azterlan baten arabera, emakumeek parte-hartze urria dute gizarte eta, bereziki, lan arloetan Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) “eritasun psikikoa duten emakumeek diskriminazio bikoitza” jasaten dutela ikusarazi nahi du; batetik, “patologia [...]
Fedeafesek buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerlanak aurkeztuko ditu Gasteizen
Azaroaren 11an, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak, Fedeafes, buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerketak aurkeztuko ditu Gasteizen; Fedeafesek eta bere barnean dauden Agifes, Asafes eta Asasam elkarteek Ede Fundazioarekin batera garatutako ikerlanak.
Futbola eta buru osasuna: jardunaldi ahaztezina
Atzo Buru Osasunaren aldeko futbol partida jokatu genuen Zaballa espetxeko presoen eta profesionalen artean, eta Athletic Klubeko bi jokalari izan genituen gurekin: Iker Munian eta Aymeric Laporte. Eskerrak eman nahi dizkiogu Bilboko klubari, bere laguntza eta gertutasunagatik; espetxeko langileei, euren jarreragatik; eta Bilboko Udalari, Eusko Jaurlaritzari, Arartekoari, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari eta Jaime Tapia magistratuiari [...]
Fedeafesek buru gaixotasuna duten emakumeen jabetzea aldarrikatzen du, diskriminazio “bikoitza” jasaten baitute
Euskal federazioaren baitan burututako azterlan baten arabera, emakumeek parte-hartze urria dute gizarte eta, bereziki, lan arloetan Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen zaintza, batik bat, emakumeek gauzatzen dutela ohartarazi dute, eta emakume zaintzaileei zuzendutako laguntza eta aisialdi baliabideak areagotzeko beharra azpimarratu dute Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) “eritasun psikikoa duten emakumeek [...]
Buru gaixotasuna duten emakumeen kontrako genero-indarkeriaz sentsibilizatzeko kanpaina abian jarri du Fedeafesek
“Buru gaixotasun larria edukitzeak genero-indarkeria sufritzeko arriskua nabarmen areagotzen du eta, aldi berean, horrelako egoerak pairatzeak nahasmendu psikikoa larritu egiten du”, adierazi dute Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federaziotik (Fedeafes), bihar izango den Genero Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira. ‘Fedeafeseko emakumeen eta gizonen arteko parekidetasun egoeraren diagnostikoa’ izenburudun azterlanean azaldu dute zeintzuk [...]
Fedeafesek Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako
Fedeafes buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako. Bihar ospatuko den Buru Osasunaren Munduko Eguna dela eta, sektoreko euskal elkarteek gaur prentsaurrekoan aurkeztutako aldarrikapen nagusietarikoa da hori. Proposatutako arauak “arriskugarritasuna” eta “buru gaixotasuna” lortzen ditu, eta ikuspegi “erabat okerra” dela ohartarazi dute, “ez [...]