Fedeafesek buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerlanak aurkeztuko ditu Gasteizen

Azaroaren 11an, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak, Fedeafes, buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerketak aurkeztuko ditu Gasteizen; Fedeafesek eta bere barnean dauden Agifes, Asafes eta Asasam elkarteek Ede Fundazioarekin batera garatutako ikerlanak.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org