‘Emakumeak eta buru-osasuna pandemia garaian’ jardunaldia
Buru osasuneko arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) solasaldia egingo du, abenduaren 17an, pandemiak eta urruntze sozialak emakumeen buru osasunean duen eragina aztertzeko. Aurten bizi dugun egoerak zenbateraino erasan gaituen adierazten duten datuak ez ditugu oraindik, baina aipagarria da, Osakidetzaren arabera, emakumeen % 17k antsietate eta depresio sintomak jasaten dituela Euskadin. Gizonezkoen [...]
Fedeafesek baliabide gehiago eskatu ditu buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten indarkeria matxista hautemateko eta biktimei arreta egokia emateko
Bideoa ikusi Indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek, buru osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak. Buru nahasmendua duten emakumeek bi edo lau aldiz arrisku gehiago dute bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria jasateko, gainerako emakumeekin alderatuz. Hala adierazten du Fedeafesek egindako ikerlanak. [...]
Pandemia garaian buru osasunaren aldeko inbertsioa indartzeko beharra helarazi dio Fedeafesek Eusko Jaurlaritzari
Fedeafeseko ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzako Osasuneko eta Gizarte Politiketako sailburuekin, Gotzone Sagarduirekin eta Beatriz Artolazabalekin, elkartu da gaur, urriak 21, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen kolektiboaren beharrak helarazteko. Buru osasuneko arazoak dituzten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioko presidente Mª Ángeles Arbaizagoitiak pandemiak gizartearen buru osasunean dituen ondorioekiko kezka ezagutarazi die arduradun instituzionalei. “Egungo egoerak [...]
Gizarte-urruntze garaietan buru osasuna zaintzearen garrantziaz ohartarazi du Fedeafesek
Buru osasuneko arazoak dituzten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak ‘Ondoan gaituzu. Urruntze sozialak ez zaitzala isolatu’ sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian, gaur egungo egoerak pertsonengan sor ditzakeen isolamendua eta ondorio psikologikoak saihesteko, hala nola antsietatea eta depresioa. Urriaren 10ean ospatzen den Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Fedeafesek bat egin du Estatuko buru [...]
Pandemia garaian suizidioa prebenitzeko esfortzu handiagoa eskatu die Fedeafesek erakundeei
Bi egunetik behin, pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin, eta COVID-19aren ondorioz heriotza-kopuruak gora egingo duenaren beldur da buruko osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen euskal federazioa. Pandemia garaian suizidioa prebenitzeko esfortzu handiagoa eskatu die Fedeafesek erakundeei. Bi egunetik behin, pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin, eta bigarren heriotza-kausa da [...]
Fedeafesek baliabide gehiago eskatu ditu buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten indarkeria matxista hautemateko eta biktimei arreta egokia emateko
Indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek. Horregatik, kasu horiek gainditzeko laguntza psikologiko espezializatua eskatzen du, baita koordinazio handiagoa ere osasun mentaleko sarearen, zerbitzu publikoen eta buru nahasmendua duten pertsona eta senide elkarteen artean. Buru osasun arazoa duten emakumeek bi edo lau aldiz arrisku gehiago dute [...]
Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako lege-proposamenak buru osasun arazoa duten pertsonei nola eragiten dien azaldu du Fedeafesek Eusko Legebiltzarrean
Eusko Legebiltzarrean, Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean, izan da Fedeafes Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako lege-proposamenari ekarpenak egiteko. Buru osasun arazoa duten pertsonen errealitatea mahai gainean jarri du Fedeafesek, eta araudi honen aplikaziotik sor daitezkeen zailtasunak azpimarratu ditu. Gainera, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edota Pentsiodunentzako Errenta Bermatua eskuratzeko garaian, buru nahasmendua duten pertsonen bereizgarritasunak kontuan har [...]