Buru gaixotasuna duten emakumeen kontrako genero-indarkeriaz sentsibilizatzeko kanpaina abian jarri du Fedeafesek

“Buru gaixotasun larria edukitzeak genero-indarkeria sufritzeko arriskua nabarmen areagotzen du eta, aldi berean, horrelako egoerak pairatzeak nahasmendu psikikoa larritu egiten du”, adierazi dute Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federaziotik (Fedeafes), bihar izango den Genero Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira. ‘Fedeafeseko emakumeen eta gizonen arteko parekidetasun egoeraren diagnostikoa’ izenburudun azterlanean azaldu dute zeintzuk [...]

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org